Osagaiak:
Steak tartarraren nahasketarako:
- 500 g pottoka azpizun, labanaz txikituta
- 2 txalota txikituta
- 2 koilarakada kapar txikituta
- 1/2 koilarakada mostaza
- 1/2 koilarakada siracha saltsa
- 1/2 koilarakada sesamo-olio
- 1 koilarakada oliba-olio
- 4 arrautza-gorringo
- Tipulin-belarra
- Gatza eta piperbeltza
Apaintzeko:
Arto beltzezko nachoak edo «ekotalo» totopo frijituak
Martorri-kimuak
Ozpinetan ondutako aranak:
300 g Baso bat ur
300 g Baso bat ozpin
400 g Azukre
8 Piperbeltz-ale
2 Baratxuri-atal
2 Ereinotz-hosto
Prestaketa
- Nahasketa prestatu:
Osagai guztiak ondo nahastu, guztiz bateratu arte. - Aranak ozpinetan ondu:
Jarri osagai guztiak lapiko batean sutan, irakiten hasi arte. Ondoren, kendu sutatik eta utzi hozten. Gehitu xerratan moztutako aranak eta utzi gutxienez gau batez. - Plateraren aurkezpena:
Jarri steak tartarra platerarenhondoan, eta apaindu totopoekin eta ozpinetako aranarekin.
Ekoizleak:
Oliba-olio birjina estra: Jesús Aranda eta Elkea.
Barazkiak: El Puente Viejo.
Arrautzak: Ekollaondo
Pottoka: Idoia Resano
Elikagai guztiak hileko lehen larunbatean eros ditzakezu EKOmerkatuan, 10:00etatik 14:00etara.











