Ekollaondo arrautza, Metauteneko boilurrarekin, Portobello saltsarekin eta patata-purearekin

Iñaki Andradas eta Luken Vigo Baserriberriko sukaldariekin.

Osagaiak (6p)

  • 6 arrautza
  • 20-30 g boilur
  • 200g portobello
  • Tipula handi bat
  • 50g esne-gain
  • Ardo zuriaren txorrotada bat
  • 2 patata
  • 50g gurin

Nola prestatu

Hasteko, arrautzak boilurtuko ditugu. Horretarako, arrautzak eta boilurra taper itxi batean sartuko ditugu eta hozkailuan utziko dugu 3 egunez.

Portobello saltsarako, tipula laukitxo mehetan moztu eta 10 minutuz bigunduko dugu. Ondoren, portobello txikituak gehitu eta 5 minutuz bigunduko ditugu. Bukatzeko,ardo zuria gehitu, gero esne-gaina eta 5 minutuz egosiko dugu. Gatza eta piperbeltza bota.

Patata-purea egiteko, patata zuritua eta zatitan ebakia gatz-uretan egosi, bigun egon arte. Gorde egosteko ura. Gehitu gurina patatari, egosketa-salda, krema fina lortu arte, eta txikitu. Gatza eta piperbeltza bota.

Patata-purea egiteko, patata uretan (gatzarekin) egosi beharko dugu, zuritua eta zatitan moztua, bigun egon arte. Egosteko erabili dugun ura gordeko dugu.  Patata egosiari, gurina eta egosketa-salda gehituko diogu, krema fina lortu arte, eta txikitu. Gatza eta piperbeltza bota.


Arrautzak lurrun-labean egosiko ditugu, 32 minutuz, 66 gradutan, edo ur irakinetan egingo ditugu (galdarraztatuak).

Muntatzeko, edalontzi edo plater sakon batean portobello krema, arrautza, patata-purea, boilur birrindua eta oliba-olio txorrotadatxo bat jarriko ditugu.

Marrubien bizkotxo integrala eta ahuntz ekologikoaren jogurta

Marrubien bizkotxo integrala eta ahuntz ekologikoaren jogurta

https://youtu.be/nxsFsU8Tm4c Katakrak ekotopaketa errezeta. Sukaldaria: Pau López Osagaiak 200 gr jogurt EkollaondoPaulina etxeko mugurdiaren konfitura 175 g marrubi1/2 gatz koilaratxoa2 koilarakada legamiaEkollaondo arrautza ekologikoen 3 gorringo3 arrautzen...

Tailarin ekologikoak onddoak, trufa beltza eta barazki kurruskariak

Tailarin ekologikoak onddoak, trufa beltza eta barazki kurruskariak

Javier Diaz Zalduendorekin, Alhambrako sukaldari buruarekin. Osagaiak · 200g tagliatelle · 100g esnegain likido· P Ximenez zurrust bat · 20g Onddo· 20g Txalotak · 6 Espinaka orri · Oliba-olioa · Gatza · Piper beltza· Oporto Tawnyren edalontzi bat · 150g gurina · 20g...