• Español
  • Euskara
EKOmercado - Mercado de productos ecológicos
  • Aktualitatea
  • Filosofia
  • Ekoizleak
  • Elikagaiak
  • Jarduerak
  • EKOtopaketa
Select Page

Nafarroako elikagai ekologikoen zuzeneko salmentaren hileko merkatua

Sektore ekologiko produktiboak kontsumitzaileekin zuzeneko komunikaziorako eta salmentarako kanal bat ezartzeko duen kezkatik sortu da proiektua. NNPEKek ziurtatutako produktu ekologikoen merkatu bat, zuzeneko salmentakoa, ekoizle eta elaboratzaile txikiena eta tokiko jatorrikoa (Nafarroa).

Produktu ekologikoa eta tokikoa sustatzeko eta herritarrengana hurbiltzeko eta merkatu tradizionalek hiri-eremuaren eta landa-eremuaren arteko loturan duten eginkizuna indartzeko helburuarekin sortu da, bai eta ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko aliantzak egiteko ere.

 

Zuzeneko salmentarako tokia, lehen sektorean balio erantsiaren zatia proiektatzeko aukera ematen duena, bai ekoizpenerako bai kontsumitzaileentzako prezio justuekin. Horrela, nekazaritza ekologikoaren eta landa-eremuen garrantziari buruzko sentsibilizaziorako gune bihurtzen da. 

EKOmerkatua Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa sustatzeko gunea ere bada, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagunea, lankidetzan oinarritua. Agroekologia eta elikagaien subiranotasuna sustatzeko eta tokiko nekazaritza ekologiko txikia babesteko beharraz kontzientzia kritikoa sortzeko sentsibilizazio gunea. 

Sektore ekoizleak berak identifikatutako behar bati erantzuten dio ekimenak. NNPEKek sustatu du proiektua, INTIArekin elkarlanean, eta Nafarroako Gobernuak eta Europako FEADER funtsek finantzatu dute, Landa Garapeneko Programaren 16.2 neurriaren bidez

Eusk pie de pagina

Hurrengo EKOmerkatuak

  • Otsailak 6

  • Martxoak 6

  • Apirilak 3

  • Maiatzak 1

  • Ekainak 5

  • Uztailak 3

  • Abuztuak 7

  • Irailak 4

  • Urriak 2

  • Azaroak 6

  • Abenduak 4

Ordutegia

9:30etik 14:00etara

Calendario en PDF

Kokalekua

Tutera Kalea, 4, Iruñea.
Iruñeko Autobus Geltoki zaharra.

Harremanetarako

  • Telefonoa: 948 17 83 32
  • Emaila: cpaen@cpaen.org

Estekak

Antolatzen dute:

Finantziazioa:

Laguntzaileak:

Utilizamos cookies para asegurarnos de brindarle la mejor experiencia en nuestro sitio web. Si sigues utilizando este sitio, asumiremos que está satisfecho con él.AceptoRechazarPolítica de privacidad
You can revoke your consent any time using the Revoke consent button.Revocar cookies