Nafarroako ekoizle ekologikoen merkatua

     Hileko lehen larunbatean 10:00-14:00

Hurrengo EKOmerkatua: Azaroak 7, larunbata

Lekua: Basotxoan

Izena eman

EKOtopaketa azaroak 5

Sukaldaritza klase magistrala Ikasi plater gozo bat prestatzen gonbidatutako sukaldarien eskutik eta hitz egin ekoizleekin elikagai ekologikoei buruz gehiago jakiteko. Data eta ordua: Azaroaren 5ean, osteguna, 20:00etan Geltokin. Sukaldari gonbidatua: Alicia Pacheco...

Zer da EKOmerkatua?

Iruñeko EKOmerkatua Nafarroan ekoitzi eta egindako tokiko elikagai ekologikoen hileko merkatua da. Zuzeneko salmentako merkatua da, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagunea eta Nafarroako ekoizpen ekologikoa sustatzeko gunea.

Non eta noiz ospatzen da EKOmerkatua?

Hilero, hileko lehen larunbatean, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean, 10:00etatik 14:00etara.

Zer eskaintzen du?

Sasoiko elikagai ekologikoak, freskoak eta prestatuak, eta zuzenean ekoizleengandik.

EKOmerkatua sentsibillizazio gunea da. Bertan, Nafarroan modu ekologikoan zer landatzen den bertatik bertara ikusteko aukera dago. Gainera, elikagaien ezaugarriak ezagutzeko aukera eskaintzen du: sasoikotasuna, nola ekoitzi edo prestatu diren, propietateak, erabilera ezberdinak eta errezetak.

EKOmerkatua ere ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagunea da. Izan ere, hauen arteko harreman zuzena eta konfidantzazkoa sortzea ahalbidetzen du.

Giro ona, helduentzako eta haurrentzako jarduera kultural eta gastronomikoekin: dastatzeak, tailerrak, erakustaldiak, musika…

Eta askoz gehiago: lankidetza agroekologiarekin, jasangarritasunarekin, ekonomia sozialarekin, merkataritza txikiarekin edo gizartearen partaidetzarekin zerikusia duten erakunde eta elkarteekin.

Eta EKOtopaketa?

EKOmerkatu aurreko ostegunean ere hileko EKOtopaketaz gozatu ahal izango da Geltokiko jatetxean. EKOtopaketa, funtsean, sukaldaritza klase bat da. Bertan, Nafarroako Jatetxe Iraunkorren Sareko sukaldari onenek elikagai ekologiko ezberdinekin afaria prestatzen dute. Beraz, parte-hartzaileek errezeta bat ikasiko dute, eta errezeta horren osagai nagusiak larunbateko EKOmerkatuan erosi ahal izango dituzte, zuzenean ekoizleei.

Basotxoak EKOmerkatua ospatuko du azaroan, 8 ekoizle ekologikorekin

Datorren azaroaren 7an, 10:00etatik 14:00etara, EKOmerkatua, Nafarroako produktu ekologikoen hileroko merkatua Iruñeko Basotxora eramango da.   Ekoizlearen hurbiltasunagatik produktuak bertatik bertara ezagutzeko aukera ezin hobea den merkatuak Nafarroako hainbat...