Hurrengo Ekomerkatua: abenduaren 5ean

09/11/2026

Dagoeneko badugu data hurrengo Ekomerkaturako. Abenduaren 5ean izango da, eta ohiko lekuan egingo dugu, Iruñeko autobus geltoki zaharrean. Laster argitaratuko dugu gure webgunean zein ekoizle etorriko diren beren produktu ekologikoak eskaintzera. Ez ahaztu www.ekomercado.org bisitatzea.

Jarrai gaitzazu

Dagoeneko badugu data hurrengo Ekomerkaturako. Abenduaren 5ean izango da, eta ohiko lekuan egingo dugu, Iruñeko autobus geltoki zaharrean.
Laster argitaratuko dugu gure webgunean zein ekoizle etorriko diren beren produktu ekologikoak eskaintzera. Ez ahaztu www.ekomercado.org bisitatzea.

Zer da EKOmerkatua?

Iruñeko EKOmerkatua hileko merkatu bat da, Nafarroan ekoitzi eta landutako elikagai ekologiko eta tokikoak eskaintzen dituena. Zuzeneko salmentarako merkatua da, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagunea, eta Nafarroako ekoizpen ekologikoa sustatzeko gunea.

Zer eskaintzen du?

Sasoiko elikagai ekologiko freskoak eta landuak, zuzenean ekoizleen eskutik.

Sentsibilizazio-gune bat, non Nafarroan ekologikoki zer lantzen den, elikagaien sasoia, nola ekoitzi eta landu diren, baita haien propietateak, erabilerak eta errezetak ere ikas daitezkeen. Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena eta konfiantzazkoa sortzeko leku bat.

Giro ona, helduentzako eta haurrentzako kultur eta gastronomia-jarduerekin: dastatzeak, tailerrak, erakustaldiak, musika…

Eta askoz gehiago: agroekologiarekin, jasangarritasunarekin, gizarte-ekonomiarekin, merkataritza txikiarekin edo gizarte-partaidetzarekin lotutako erakunde eta elkarteen lankidetzak.

Basotxoak EKOmerkatua ospatuko du azaroan, 8 ekoizle ekologikorekin

Basotxoak EKOmerkatua ospatuko du azaroan, 8 ekoizle ekologikorekin

Datorren azaroaren 7an, 10:00etatik 14:00etara, EKOmerkatua, Nafarroako produktu ekologikoen hileroko merkatua Iruñeko Basotxora eramango da.   Ekoizlearen hurbiltasunagatik produktuak bertatik bertara ezagutzeko aukera ezin hobea den merkatuak Nafarroako hainbat...