Aste honetan, iraileko EKOtopaketan eta EKOmerkatuan tomatea protagonista

01/09/2026

Tomatea izango da Iruñeko EKOmerkatuko protagonista nagusia, sasoiko produktu hau hobeto ezagutzeko hainbat jarduerarekin.

Jarrai gaitzazu

Tomatea izango da Iruñeko EKOmerkatuko protagonista nagusia, sasoiko produktu hau hobeto ezagutzeko hainbat jarduerarekin.

Programazioa irailaren 3an, osteguna, hasiko da EKOtopaketa berri batekin Geltokin eta hilaren 5ean, larunbata, jarraituko du EKOmerkatuarekin Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan.

EKOtopaketa irailaren 3an, osteguna, izango da Geltokin, 20:00etan, eta Tuterako Topero jatetxeko José Aguado Sada sukaldari gonbidatuak hartuko du parte. Eskola magistralean, bertaratzen direnek tomate zopa bat prestatzen ikasiko dute itsaski- eta arrain-marinadarekin.

Ondoren, afariak Ion Gulina sukaldariak prestatutako hiru platerekin jarraituko du, elikagai ekologikoekin eta ardo ekologikoarekin.

Irailaren 5ean, larunbata, EKOmerkatuaren txanda izango da, 10:00etatik 14:00etara, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan. Edizio bakoitzean bezala, merkatuak produktu ekologikoak eta sasoikoak eskainiko ditu zuzenean ekoizleen eskutik.

Hilabete honetan postu hauek egongo dira:

  • Elkea. Olioa. Bakedano
  • Basabiotza. Kremak. Itsaso
  • Gukalde. Mermeladak eta kontserbak. Artieda
  • El Puente Viejo. Fruta eta barazkiak. Kaparroso
  • Lakabe. Ogia eta pastak.
  • Ekosagar. Sagar zulua. Oskotz
  • Javier Anocibar. Munarriz
  • Ekollando. Arrautzak. Goldaratz
  • Axuribeltz. Gazta eta haragia. Iturgoien
  • Plácido Tainta. Baratxuria. Falces

Ekomerkatu honetan, intsektuak ere bere gunea izango dute, intsektu-hotelen maketa tailerra Aterpeak-en eskutik. Tailerra 10:30tik 12:00ra izangoda, helduak eta haurrentzat 8 urte baino gehiago dutenentzat.

Jardunaldia, gainera, Iruñeko XI. Antzinako Tomate Lehiaketari lotuta egongo da. Hori dela eta, EKOmerkatua “Tomatearen mundua” hitzaldia eskainiko du Francisco Felipe, Karlos Larrea eta Jose Urangaren eskutik 12:00etatik 14:00etara. Jarduera osatzeko, tomate agroekologikoen dastaketa egingo da, barietate ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera emanez.

Horrela, EKOmerkatuak eta iraileko EKOtopaketak bat egiten dute tomatearen eta Nafarroako barietate tradizional eta lokalen balioa aldarrikatzen duen programazioarekin.

“Geltokin jateak saria du” zozketaren oinarriak

“Geltokin jateak saria du” zozketaren oinarriak

Erakunde antolatzaileak CPAEN/NNPEKek, Geltokirekin batera, "Geltoki jateak saria du" zozketa antolatu dute, Iruñeko EKOmerkatuarekin lotutako ekimena. Zozketaren helburua Ekintza honen helburua kontsumitzaileen parte-hartzea sustatzea eta Iruñeko EKOMERKATUAK eta...