Ajoarriero-bakailo hostopila

RECETA DE MARTIN ITURRI (COCOTTE Y BETI JAI)

Osagaiak

  • 300 g bakailao gezatu
  • 4 baratxuri-ale
  • 1/2 Pipermin
  • 1/2 txorizero
  • 1 piper berde
  • 1/2 tipula
  • tomate heldu bat
  • 4 izkiratzar-buru
  • patata handi bat
  • oliba-olioa
  • bakailao-azala
  • kalabazina
  • oliba-olio birjina estra

Elaborazioa

Patata xafla finetan moztu eta oliotan konfitatuko dugu su leunean. Gorde.

Lapiko batean baratxuri aleak piperminarekin eta olio birjinarekin frijitu, bakailaoa gehitu eta su leunean salda loditzen uzten dugu. Perrexil xehatua bota eta erreserbatu egiten dugu.

Zartagin batean barazki guztia juliana eran jartzen dugu izkiratzar-buruekin erresgosten, tomate heldu zatitua gehitzen dugu eta pausatzen uzten dugu.

Muntaketa: Patata, pilpila, patata eta barazkiak tartekatuko ditugu, eta bakailaoaren azal frijituarekin eta irinarekin frijitutako kalabazin xafla mehekin amaituko dugu.

Marrubien bizkotxo integrala eta ahuntz ekologikoaren jogurta

Marrubien bizkotxo integrala eta ahuntz ekologikoaren jogurta

https://youtu.be/nxsFsU8Tm4c Katakrak ekotopaketa errezeta. Sukaldaria: Pau López Osagaiak 200 gr jogurt EkollaondoPaulina etxeko mugurdiaren konfitura 175 g marrubi1/2 gatz koilaratxoa2 koilarakada legamiaEkollaondo arrautza ekologikoen 3 gorringo3 arrautzen...

Tailarin ekologikoak onddoak, trufa beltza eta barazki kurruskariak

Tailarin ekologikoak onddoak, trufa beltza eta barazki kurruskariak

Javier Diaz Zalduendorekin, Alhambrako sukaldari buruarekin. Osagaiak · 200g tagliatelle · 100g esnegain likido· P Ximenez zurrust bat · 20g Onddo· 20g Txalotak · 6 Espinaka orri · Oliba-olioa · Gatza · Piper beltza· Oporto Tawnyren edalontzi bat · 150g gurina · 20g...