Arkumea bi egosketetan, baratxuri freskozko “kastroia” eta patata berria

Sukaldaria: Manu Ortiz de Elguea, Lezaun upeltegiko erretegiko sukaldaria

Osagaiak

  • 1 kg inguruko paletilla bat
  • 400 g baratxuri-kastroia
  • 1dl oliba-olio, 2 dl ardo zuri
  • 2dl moskatel ardo
  • 100 gr onddo
  • 100 gr típula

Elaborazioa

Lehen egosketa: lau mahaikiderentzako paletilla betea

Osagaiak

1 kg inguruko paletilla bat, 400 g baratxuri-kastroia, 1dl oliba-olio, 2 dl ardo zuri, 2dl moskatel ardo, 100 gr onddo eta 100 gr típula

Elaborazioa

Kendu hezurra paletillari eta gorde. Betegarria prestatzeko, kastroiak gorritu gabe bigundu. Saltsa egiteko: karamelatu su baxuan tipula, gehitu baratxuria eta onddoa. Prestatu ondoren, gehitu moskatela eta ardo zuria, eta urritu. Bota gatza eta piperbeltza eta gorde. Bete hezurrik gabeko paletilla, lotu listariarekin eta laberatu 110º-ra 45 minutuz. Igo labea 200º-ra eta amaitu beste 10 minutuz laberatzen. 15 minutuko atsedena hartu, listaria askatu, moztu eta salseatu.

Bigarren egosketa: arkume txuletak

Osagaiak

8 chuletillas, aceite oliva virgen, patata nueva, menta y orégano

Elaborazioa

Gatzatu eta gorritu txuletak su bizian, nahi den puntua lortu arte. Zuritu eta moztu patata gogokoen duzun moduan, bota gatza eta piperbeltza, jarri labeko erretilu batean eta laberatu 140º-ra. Egosketa ebakiaren tamainaren araberakoa izango da. Azken 5 minutuetan, gehitu menda eta oreganoa patatei.

Aurkezpena

Jarri patata oinarri gisa, eta gainean paletilla beteko medailoi bat. Alde batean, jarri txuletak eta saltsatu onddo-saltsarekin.

Marrubien bizkotxo integrala eta ahuntz ekologikoaren jogurta

Marrubien bizkotxo integrala eta ahuntz ekologikoaren jogurta

https://youtu.be/nxsFsU8Tm4c Katakrak ekotopaketa errezeta. Sukaldaria: Pau López Osagaiak 200 gr jogurt EkollaondoPaulina etxeko mugurdiaren konfitura 175 g marrubi1/2 gatz koilaratxoa2 koilarakada legamiaEkollaondo arrautza ekologikoen 3 gorringo3 arrautzen...

Tailarin ekologikoak onddoak, trufa beltza eta barazki kurruskariak

Tailarin ekologikoak onddoak, trufa beltza eta barazki kurruskariak

Javier Diaz Zalduendorekin, Alhambrako sukaldari buruarekin. Osagaiak · 200g tagliatelle · 100g esnegain likido· P Ximenez zurrust bat · 20g Onddo· 20g Txalotak · 6 Espinaka orri · Oliba-olioa · Gatza · Piper beltza· Oporto Tawnyren edalontzi bat · 150g gurina · 20g...