TINA ASENSIO (BARATZA KAFEKO CHEF BIO-ENERGIKOA )
Osagaiak
- 3 tipula (ilargi erditan moztuak)
- 4 azenario (birrinduak)
- seitan bloke bat (xerra erdietan
- moztua)
- 4 koilarakada irin integral
- oliba olioa
- koilarakada bat soja- saltsa
- itsas gatza
- Picada Catalana egiteko
- 10 almendra txigortu
- baratxuri ale bat
- perrexil eskukada bat
Nola prestatu
Kazola batean (altua bada, hobe), bota tipula olio pixka batean eta gatz-pittin batekin 15 bat minutuz. Gehitu azenarioak eta beste gatz pixka bat. Egosi estalita, su ertainean, 20 minutuz, ongi egin arte. Irabiagailu batekin purea egin.
Seitan-xerrak irinarekin arrautza-irinetan pasatu. Frijitu olio bero ugaritan eta paper xurgatzailearekin estalitako plater batean gorde.
Birrindu baratxuria mortero batean, perrexilarekin eta almendrekin batera. Gehitu ur pixka bat. Erreserbatu.
Orain, kazola zabal eta baxua behar da, seitana, azenario-saltsa eta “picada” nahasteko. Behar izanez gero, ur pixka bat gehiago bota. Egosi 12 bat minutuz su baxuan. Gehitu soja-saltsa, egosi 2 minutu gehiago su txikian eta zerbitzatu perrexil edo tipulinaren berde txikituarekin.