BELEN URRUTIA (ELBETEKO OSTATUA, BAZTAN)
Osagaiak (4 p)
- 500 gr txahal-haragi txikitua
- 11 Kozinatzeko tipula
- 1 piper berde
- 4 sagar (reinetak ez, apurtu ez daitezen)
- Irina
- 4 orburu
- 1/2 porru
- 1 baratxuri-ale
- Olioa eta gatza
Nola prestatu
Garbitu 3 orburu eta egosi samurrak izan arte. Gorde salda. Gorde orburu 1.
Erregosi tipula, piper berdea, gatzatu haragia, gehitu eta gorritu. Erantsi irin pixka bat eta salda pixka bat orburua egosterakoan, lasagna betetzeko.
Zuritu sagarrak, bihozgabetu eta moztu xerratan. Frijitu olio tanta batekin zartagin itsasgaitz batean eta gorde.
Krema: erregosi porrua oliotan, baratxuri ale bat, tipula pixka bat. Gehitu, garbitu eta txikitu ondoren erreserbatu dugun
orburua. Frijitu dena ondoan, erantsi orburua egosteko salda, estali eta utzi irakiten 15 minutuz. Txikitu eta pasatu
txinotik krema fin bat utzi arte. Erreserbatu.
Prestatu bexamel bat olioarekin, irinarekin eta orburu krema finarekin. Garbitu eta txikitu ondoren geratzen zaigun orburua frijitu.
Montaketa:
Jarri sagar frijitu oinarri bat behean, haragia eta beste sagar geruza bat gainean. Erantsi orburuaren bexamela eta gainean orburu frijituak, gazta balitz bezala.