Seitanezko fricandoa “picada catalana” rekin

TINA ASENSIO (BARATZA KAFEKO CHEF BIO-ENERGIKOA )

Osagaiak

  • 3 tipula (ilargi erditan moztuak)
  • 4 azenario (birrinduak)
  • seitan bloke bat (xerra erdietan
  • moztua)
  • 4 koilarakada irin integral
  • oliba olioa
  • koilarakada bat soja- saltsa
  • itsas gatza
  • Picada Catalana egiteko
  • 10 almendra txigortu
  • baratxuri ale bat
  • perrexil eskukada bat

Nola prestatu

Kazola batean (altua bada, hobe), bota tipula olio pixka batean eta gatz-pittin batekin 15 bat minutuz. Gehitu azenarioak eta beste gatz pixka bat. Egosi estalita, su ertainean, 20 minutuz, ongi egin arte. Irabiagailu batekin purea egin.

Seitan-xerrak irinarekin arrautza-irinetan pasatu. Frijitu olio bero ugaritan eta paper xurgatzailearekin estalitako plater batean gorde.

Birrindu baratxuria mortero batean, perrexilarekin eta almendrekin batera. Gehitu ur pixka bat. Erreserbatu.

Orain, kazola zabal eta baxua behar da, seitana, azenario-saltsa eta “picada” nahasteko. Behar izanez gero, ur pixka bat gehiago bota. Egosi 12 bat minutuz su baxuan. Gehitu soja-saltsa, egosi 2 minutu gehiago su txikian eta zerbitzatu perrexil edo tipulinaren berde txikituarekin.

Marrubien bizkotxo integrala eta ahuntz ekologikoaren jogurta

Marrubien bizkotxo integrala eta ahuntz ekologikoaren jogurta

https://youtu.be/nxsFsU8Tm4c Katakrak ekotopaketa errezeta. Sukaldaria: Pau López Osagaiak 200 gr jogurt EkollaondoPaulina etxeko mugurdiaren konfitura 175 g marrubi1/2 gatz koilaratxoa2 koilarakada legamiaEkollaondo arrautza ekologikoen 3 gorringo3 arrautzen...

Tailarin ekologikoak onddoak, trufa beltza eta barazki kurruskariak

Tailarin ekologikoak onddoak, trufa beltza eta barazki kurruskariak

Javier Diaz Zalduendorekin, Alhambrako sukaldari buruarekin. Osagaiak · 200g tagliatelle · 100g esnegain likido· P Ximenez zurrust bat · 20g Onddo· 20g Txalotak · 6 Espinaka orri · Oliba-olioa · Gatza · Piper beltza· Oporto Tawnyren edalontzi bat · 150g gurina · 20g...