Buy Ambien In Mexico Buy Ambien Cr 12.5 Mg Online Ambien Dosage Purchase Ambien Online Visa

Urriko EKOmerkatuan hamasei postu, EKOtopaketa eta jarduerak izango dira

28/09/2020

EKOmerkatua larunbatean, urriak 3, itzuliko da jarduerekin eta elikagai ekologikoen 16 posturekin, ekoizten dituzten pertsonei zuzenean erosteko. Edizio honetan, kontserba-tailer bat izango da, Nishime Makrobiotika Institutuko Almudena Monterorekin, eta Iñaki Rifaterraren herbario grafikoa, denboraldiko hostoekin. Gainera, urriaren 1ean, osteguna, EKOtopaketa izango da, sukaldaritzako eskola magistrala, eta, ondoren, afaria Iñaki Andradas eta Luken Vigo sukaldarien eskutik, […]

Jarrai gaitzazu

EKOmerkatua larunbatean, urriak 3, itzuliko da jarduerekin eta elikagai ekologikoen 16 posturekin, ekoizten dituzten pertsonei zuzenean erosteko. Edizio honetan, kontserba-tailer bat izango da, Nishime Makrobiotika Institutuko Almudena Monterorekin, eta Iñaki Rifaterraren herbario grafikoa, denboraldiko hostoekin. Gainera, urriaren 1ean, osteguna, EKOtopaketa izango da, sukaldaritzako eskola magistrala, eta, ondoren, afaria Iñaki Andradas eta Luken Vigo sukaldarien eskutik, Baserriberri taberna-jatetxekoak.

Informazio guztia hemen: https://ekomercado.org/

Iruñeko EKOmerkatuak berriro irekiko ditu ateak urriaren 3an, larunbata, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan, hileko lehen larunbateko hitzorduarekin bat etorriz, 09:30etik 14:00etara. Oraingo honetan, 16 postu izango dira, Nafarroako era guztietako produktu ekologikoekin: txerri eta behi-hestebeteak, gaztak, pasta, olioak, arkumea, eztia, arrautzak, jogurtak, marmeladak eta barazkiak besteak beste.

Hitzordu honekin, EKOmerkatuak zazpigarren edizioa betetzen du, eta Nafarroako elikagai ekologikoak zuzenean ekoizpenetik erosteko aukera gisa sendotzen da, bitartekorik gabe. Bai CPAEN/NNPEK-ek bai ekoizleek gaur egungo testuinguruan elikagai-merkatuak egiten jarraitzeko beharra aldarrikatzen dute, segurtasun eta prebentzio neurriak betez.

Postuetan erosi eta ekoizleak bertatik bertara ezagutzeaz gain, urriko EKOmerkatura joaten direnek kontserba-solasaldi/tailer bat izango dute Almudena Monterorekin (Nishime Institutu Makrobiotikoa). Oso tailer egokia garai honetan, baratzeko elikagaiak kontserbatzen ikasteko. Gainera, haurrentzako jarduera gisa, Iñaki Rifaterraren herbario grafikoa programatu da, denboraldiko barazkien hostoekin.

EKOtopaketa

Ostegunean, EKOmerkatua baino lehen, EKOtopaketa egingo da. Sukaldaritzako eskola magistrala izango da, eta, ondoren, lau eskuz egingo da afaria, ekoizleak bertan direla. Oraingo honetan, sukaldari gonbidatuak Iruñeko Baserriberri taberna-jatetxeko Iñaki Andradas eta Luken Vigo dira. Ekogaztaz eta piperraz egindako “oilo-mokadutxoa” prestatuko dute. Proposamen originala da, eta ogia Ekollaondoko arrautza ekologikoaren zuringoarekin prestatzen da.

Eskola magistrala eta gero, Geltokiko sukaldari egoiliar Koldo Garciarekin afaria egingo dute. Menuan, aipatutako plateraz gain, hauek ere sartzen dira: Aribeko txahal ekologiko  eta pikilloen carpaccioa, eta postrea, sasoiko fruten “crumblea” eta Jauregiako jogurta.

EKOtopaketak, eskola magistralak eta afariak 22 €-ko prezioa du, BEZ barne. EKOtopaketari buruzko informazio guztia hemen aurki dezakezu:

EKOMERKATUKO ekoizleak.

Beraska. Eztia. (Bera)

Martinelli. Pasta. (Noaín)

Domiña, Betizu Hestebeteak.( Goizueta)

La corraliza de Don Pablo. Olioa (Azkoien)

El Bordón. Hestebeteak (Viana)

Erlan. Eztia (Izurzu)

Axuribeltz. Ardi gazta (Iturgoien)

Jose Luis Olloqui. Landako Arkumea (Azkoien)

Larrezabal. Ardi gazta (Altsasu)

Casa Paulina. Marmeladak(Artaza)

Pittika. Gaztak(Erratzu)

Ekollaondo. Gaztak, ahuntz-jogurta eta arrautzak  (Goldaratz)

Aranda. Olioak (Faltzes)
Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra (Eultz)

Puente Viejo.Barazkiak (Caparroso)

Elkea. Oliba-olio birjina estra, lekaleak eta garagardoa Bakedano eta Artaxoa)

JARDUERAK

11:00 Kontserba-tailerra, Nishime Institutu Makrobiotikoko Almudena Monterorekin. (Izena emateko: cpaen@cpaen.org)

12:30 Herbario grafikoa Iñaki Rifaterrarekin.

EKOtopaketa

Urriaren 1ean, 20:30ean, Geltokin

Sukaldari gonbidatua: Iñaki Andradas eta Luken vigo

Platera: Oilo-mokadutxoa ekogaztarekin eta piperrekin

Afarirako menua: Aribeko txahal eta pikilloen carpaccioa + oilo mokadutxoa ekogaztarekin eta piperrekin + sasoiko fruta-crumblea eta Jauregiko jogurta.

Nafarroako ardo ekologikoak.

Prezioa: 22 €, BEZ barne

Izen-emateak: https://ekomercado.org/ekoencuentro-1-de-octubre/