Zolpidem Buying Ambien Online From Canada Ambien Online Shopping Ambien Sale Online Cheap Purchase Zolpidem

Ostegunean egingo da lehen EKOtopaketa

25/03/2020

NNPEKk sustatutako EKOmerkatuak hitzordua du martxoaren 7an, larunbatarekin; baina bi egun lehenago, hilaren 5ean, EKOtopaketa eginen dugu.

Jarrai gaitzazu

NNPEKk sustatutako EKOmerkatuak hitzordua du martxoaren 7an, larunbatarekin; baina bi egun lehenago, hilaren 5ean, EKOtopaketa eginen dugu. Sukaldaritzako klase magistral bat da, eta, ondoren, janari ekologiko eta lokalekin egindako afaria egonen da Geltokin.  Plater guztiak Nafarroako ekoizle ekologikoen produktuekin eginen dira, eta larunbatean, horiek eskuratzeko aukera egonen da EKOmerkatuan, ekoizleen beraien eskutik.

Lehen EKOtopaketa ostegun honetan izango da, 20: 30ean, Geltokin, Iruñeko Alhambra jatetxeko sukaldari Javier Díaz Zalduendorekin. Sukaldariak Martinelli pastako Tagliatelle plater bat prestatuko du zuzenean, Metauten boilur ekologikoarekin, Ekollaondoko arrautza ekologikoekin eta El Puente Viejoko barazki ekologikoekin; ekoizle hauek guztiak EKOmerkatuan parte hartuko dute.

Klase magistralaren ondoren, afari bat egingo da, eta, bertan, plater nagusia izango da. Plater horrekin batera, Caparrosoko barazki ekologikoen sarrera bat egongo da, almendra saltsarekin eta erremolatxa-gurinarekin salteatuta; postrea, berriz, Buñuelgo sagar ekologikoekin eginen da, sagardoa intxaursaltsarekin, bizkotxoarekin eta pastel-kremarekin erreta, biak Geltokiko Koldo sukaldari egoiliarrak prestatuak. Ardoak, ekologikoak ere bai, Lezaun upeltegietakoak izanen dira edizio honetan. Edizio bakoitzean ekoizleak egongo dira, elikagaiak nola landatzen eta ekoizten dituzten azalduko dutenak.

Topaketa gastronomiko honek jarraipena izango du EKOmerkatuen aurreko ostegunetan. Apirilean Nicolas Ramirez Túbal jatetxeko sukaldaria izango dugu, eta maiatzean Manuel Ortiz de Elguea Lezaun upeltegiko erretegiko sukaldaria.