Buy Zolpidem Online Usa Buy Ambien Online Visa Buy Zolpidem Tartrate Buy Zolpidem Paypal

Carlos Zabala: “Nire merkaturatzearen %80 salmenta zuzena da”

28/10/2021

Casa Paulina hilero joaten da EKOmerkatura. Carlosekin hitz egin dugu irasagar marmelada egiten ari den bitartean, hain justu fruitua bildu ondoren bere laboreetatik Ameskoa Behereko Artaza herrian. 2017an marmeladekin hasi zen, 15 barietate baino gehiago ditu eta gehienak bertako laboreekin egiten ditu. Carlos hilero joaten da EKOmerkatura bere marmelada zaporetsuak saltzera. Datorren azaroaren 6an Baluarte […]

Jarrai gaitzazu

Casa Paulina hilero joaten da EKOmerkatura. Carlosekin hitz egin dugu irasagar marmelada egiten ari den bitartean, hain justu fruitua bildu ondoren bere laboreetatik Ameskoa Behereko Artaza herrian. 2017an marmeladekin hasi zen, 15 barietate baino gehiago ditu eta gehienak bertako laboreekin egiten ditu. Carlos hilero joaten da EKOmerkatura bere marmelada zaporetsuak saltzera. Datorren azaroaren 6an Baluarte plazan izango duzue zain, bertan ospatuko baita hurrengo EKOmerkatua.

Konta iezaguzu zure ibilbide ekologikoa. Nola hasi zinen, zer ekoizten duzu, non, nola?

2017an Casa Paulina marmeladak egiten hasi nintzen. Bizimodua aldatu nahi nuen eta frutak landu eta marmelada ekologiko eta artisauak egiteko apustua hartu nuen. Betidanik izan dut argi ekologikoan egingo nuela. Oraintxe bertan 15-16 barietate inguru ditut, gehienak laborantza propiokoak dira eta 4 hektareako fruta-arbolekin eta fruitu gorriekin lan egiten dut, tokiko barietate zaharrak ere erabiltzen saiatuz.  

Zergatik zoaz EKOmerkatura? Hasieratik egin dut EKOmerkatuaren alde, salmentarako irtenbide ona delakoan nago. Nire merkaturatze-kanalik garrantzitsuena zuzeneko salmenta da, %80 inguru azoketara eta merkatuetara bideratzen da, eta gainerakoa saltokietara, hala nola, dendetara. Merkatuek kontsumitzaileak ezagutzeko aukera emante didate, eta alderantziz. 

Nola animatuko zenuke produktu ekologikoak kontsumitzera? EKOmerkatura elikagai ekologikoak kontsumitzen dituen jende fidel asko etortzen da, eta hori oso ongi dago, baina beste publiko mota bat etorrarazi behar dugu, oraindik ekologikoak ez diren baina izan daitezkeen kontsumitzaile horiek. Horretarako, kalera joan behar dugu, kalitatezko produktua dela eta ingurumena zaintzen duela esateko. Gero eta jende gehiagok erosten du ekologikoan, gero eta sentsibilitate handiagoa dago; hori aprobetxa dezakegu gehiago ikus gaitzaten.

Tomate zaporea larunbat honetako EKOmerkatuan

Tomate zaporea larunbat honetako EKOmerkatuan

Udarekin batera, sasoiko produktu preziatuenetako bat dator: tomatea. Hain zuzen ere, EKOmerkatu honetako protagonista izanen da tomatea, eta datorren larunbatean, irailak 2, VII. Tomate zahar, lokal eta ekologikoaren lehiaketa ospatuko du, 10:00etatik 14:00etara,...

Larunbat honetako EKOmerkatua, sanferminetako giroarekin

Larunbat honetako EKOmerkatua, sanferminetako giroarekin

Sanferminak iristear dira eta datorren larunbatean, uztailak 1, EKOmerkatuak jai giroa izango du. Sanfermin aurretik elikagai jasangarri eta osasungarriak erosteko postuez gain, ‘Zatoz eta dastatu’ gunean ardoa eta gazta izango dira, goiza girotzeko doako...