“Bertako produktu ekologikoak kontsumituz, landa eta mendi-eremuak mantentzen laguntzen da”

27/11/2020

Miriam Otxotorena hileko lehen larunbatero joaten da EKOmerkatura bere ardi-gazta ekologikoekin, Andia mendilerroaren magalean garatzen diren ardiena. Bere “Axuribeltz” marka Nafarroako kalitatezko gazten erreferentea da dagoeneko. Familia ustiategia da, eta bertan bere bikotearekin, Xabier Mitxelenarekin, lan egiten du, eta Garai eta Eñaut semeen laguntzarekin, zeinak, ikasteaz gain, landa-lanetan eta gaztak egiten laguntzen duten. Hurrengo EKOmerkatuan, […]

Jarrai gaitzazu

Miriam Otxotorena hileko lehen larunbatero joaten da EKOmerkatura bere ardi-gazta ekologikoekin, Andia mendilerroaren magalean garatzen diren ardiena. Bere “Axuribeltz” marka Nafarroako kalitatezko gazten erreferentea da dagoeneko. Familia ustiategia da, eta bertan bere bikotearekin, Xabier Mitxelenarekin, lan egiten du, eta Garai eta Eñaut semeen laguntzarekin, zeinak, ikasteaz gain, landa-lanetan eta gaztak egiten laguntzen duten. Hurrengo EKOmerkatuan, gainera, berak zuzendutako eskola magistral batera joateko pribilegioa izango dugu, euskaraz. Eskola magistral honetan, gazta nola egiten den eta gazta freskoa, gaztanbera eta mamia nola prestatzen diren erakutsiko digu. Luxu handia.

Konta iezaguzu zuen ibilbide ekologikoa. Nola hasi zineten, zer ekoizten duzue, non, nola?
Herrira bizitzera etorri ginenean, hainbat jarduera pentsatzen eta probatzen hasi ginen: txerriak, zaldiak, baratzea, nekazalturismoak… 2010ean serioago jarri ginen. Burgete motako moxal batzuekin eta “sasi ardi” batzuekin hasi ginen, baina zer nahi genuen oso ondo jakin gabe. Herrian bizitzeko aukera desberdinak ikusten genituen, eta azkenean, zaldizkoak 20 bat burura igotzea erabaki genuen, eta “latxa aurpegi beltza” bildotsak erosten hasi ginen hainbat urtez, ardi-gazta egiteko. 2015ean, Axuribeltz markarekin gazta ekologikoak merkaturatzen hasi ginen, eta horri arkumeak eta moxalak gehitu genizkion. Gure ustiategia Iturgoyenen dago, Andia mendilerroaren magalean, eta gure aziendaren erabilera eta lurralde oinarria herriko larre komunaletan eta Andia mendilerroan dago, bertan baitago urteko zatirik handiena.

Zergatik zatoz EKOmerkatura?
Guk gure gazta zuzenean saltzea erabaki genuen, eta Ekomerkatuaren ideia oso ona eta interesgarria iruditu zitzaigun. Hilean behin Iruñean egoteko aukera ematen digu, gure produktuak ezagutzera eman ahal izateko eta Iruñeko kontsumitzaileekin harreman zuzena izateko. Era berean, ekologikoaren ekoizleok gure artean topagune bat izateko balio digu.

Zergatik animatuko zenuke produktu ekologikoak kontsumitzera?
Produktu ekologikoen kontsumoak bermatzen du gure animaliak ez direla hormonekin tratatu, ez direla sistematikoki antibiotikoekin tratatu, animalien elikagaiak GEOrik gabe eta pozoirik gabe egin direla, denbora gehiena aire zabalean ematen dutela eta haien zikloak errespetatzen zaizkiela. Produktu ekologikoa, tokikoa eta eskala txikikoa kontsumituz, landa-eremuak eta mendialdeak bizirik mantentzen laguntzen da.

EKOmerkatua larunbat honetan 17 ekoizle ekologikoekin

EKOmerkatua larunbat honetan 17 ekoizle ekologikoekin

EKOmerkatua produktu osasungarriak eta jasangarriak erosteko aukera ezin hobea da, Iruñeko erdigunean hilabeteko hitzordu erreferentea. 09:30etik 14:00etara, Nafarroako 17 ekoizle ekologikok elikagai ekologiko ugari eramango dituzte Iruñera. Sakanako, Lizarraldeako...

Carlos Zabala: “Nire merkaturatzearen %80 salmenta zuzena da”

Carlos Zabala: “Nire merkaturatzearen %80 salmenta zuzena da”

Casa Paulina hilero joaten da EKOmerkatura. Carlosekin hitz egin dugu irasagar marmelada egiten ari den bitartean, hain justu fruitua bildu ondoren bere laboreetatik Ameskoa Behereko Artaza herrian. 2017an marmeladekin hasi zen, 15 barietate baino gehiago ditu eta...