Arrautza patata frijituen zarakarrarekin, sasoiko piperrak, xabugoa eta baratxuri-ogi txigortua

NIKOLAS RAMÍREZ (TAFALLAKO TUBAL JATETXEKO SUKALDARIA)

Osagaiak (4 p)

  • 4 arrautza
  • 8 xerra Xabugo
  • 2 patata
  • Tomate bat
  • 12 pikillo piper
  • 4 ogi-xerra estu
  • 4 baratxuri-ale
  • Oliba-olioa
  • Tipulin xehatua
  • Apoperrexila
  • Holandar saltsa arina

Nola prestatu

Patatak xafla milimetrikotan zatitu, zakote-ebakitzaile edo mandolina batean, eta bata bestearen gainean jarri labe-erretilu batean. Estali oliba-olioarekin eta laberatu 120 °C-tan 20 minutuz. Kendu oliba-olioa eta gorde.

Arrautza oskoletik atera, film-paper batean bildu, oliba-olioarekin igurtzita, itsasi ez dadin, eta bridatzeko soka batekin itxi, barruan airerik gera ez dadin. Egosi ur irakinetan 3 minutu eta 45 segundoz, eta utzi hozten giro-tenperaturan.

Film-paper baten gainean, patata konfitatua jarri. Haren gainean, xabugo urdaiazpikozko xafla bat eta beste film-paperetik
askatutako arrautza. Itxi berriro dena elkarrekin, lehenago arrautzarekin egin bezala. Hozkailuan gorde bi orduz.

Montaketa: Zerbitzatzean, frijitu arrautza oliba-olio bero-berotan, estaltzen duen patata gorritu eta kurruskaria geratu arte.

Marrubien bizkotxo integrala eta ahuntz ekologikoaren jogurta

Marrubien bizkotxo integrala eta ahuntz ekologikoaren jogurta

https://youtu.be/nxsFsU8Tm4c Katakrak ekotopaketa errezeta. Sukaldaria: Pau López Osagaiak 200 gr jogurt EkollaondoPaulina etxeko mugurdiaren konfitura 175 g marrubi1/2 gatz koilaratxoa2 koilarakada legamiaEkollaondo arrautza ekologikoen 3 gorringo3 arrautzen...

Tailarin ekologikoak onddoak, trufa beltza eta barazki kurruskariak

Tailarin ekologikoak onddoak, trufa beltza eta barazki kurruskariak

Javier Diaz Zalduendorekin, Alhambrako sukaldari buruarekin. Osagaiak · 200g tagliatelle · 100g esnegain likido· P Ximenez zurrust bat · 20g Onddo· 20g Txalotak · 6 Espinaka orri · Oliba-olioa · Gatza · Piper beltza· Oporto Tawnyren edalontzi bat · 150g gurina · 20g...