Ambien Online Overnight Shipping Zolpidem Tartrate Online Uk Ambien Ordering Zolpidem Tartrate Purchase

Tomate Zaharraren VII. azokak eta EKOmerkatuak bat egingo dute irailaren 3an

31/08/2022

Tomate zaharraren festa Iruñera itzuliko da. Datorren larunbatean, irailak 3, Nafarroako hiriburuak tomate zahar, lokal eta ekologikoaren VII. Azoka eta lehiaketa ospatuko du Iruñeko EKOmerkatuan. Aukera ezin hobea tomateak maite dituzten pertsona guztientzat, tomate mota ugari dastatu eta ezagutu ahal izateko: Idi-bihotza, Rosa, Tuterako Itsusia, Moratua, Krimea Beltza, etab. Gainera, tomate zaharraren lehiaketa berreskuratuko da […]

Jarrai gaitzazu

Tomate zaharraren festa Iruñera itzuliko da. Datorren larunbatean, irailak 3, Nafarroako hiriburuak tomate zahar, lokal eta ekologikoaren VII. Azoka eta lehiaketa ospatuko du Iruñeko EKOmerkatuan. Aukera ezin hobea tomateak maite dituzten pertsona guztientzat, tomate mota ugari dastatu eta ezagutu ahal izateko: Idi-bihotza, Rosa, Tuterako Itsusia, Moratua, Krimea Beltza, etab. Gainera, tomate zaharraren lehiaketa berreskuratuko da eta tailerrak eta erakusketak izango dira produktu izarraren inguruan.

EKOmerkatuak oso edizio bereziarekin hasiko du ikasturtea; izan ere, tomate zahar, lokal eta ekologikoaren VII. azoka eta lehiaketa hartuko ditu irailaren 3an, larunbata, 09:30etik 14:00etara, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan. Gainera, tomate zaharraren lehiaketaren VI. edizioa egingo da, bertako tomate ugari biltzen dituena.

Caparrosoko El Puente Viejok, Arbeizako Mikel Antonak eta Iruñeko Elkarkidek hainbat tomate mota ekarriko dituzte: idi-bihotza, Idoi, Aranzadiko arrosa, Tomate Itsusia, Udarea, Krimeako Rosa Beltza, Andine Cornue, besteak beste. Gainera, hogei tomate barietate baino gehiago egongo dira ikusgai erakusketa batean. Tomate berdeak eta horiak, laranjak, beltzak, gorriak edo moreak egongo dira azokan, guztien harridurarak.

Antzinako tomate barietateak (ez hibridoak) babestea nekazari txikien lana aitortzea, babestea eta baliozkotzea da, ezagutza berreskuratuz, biodibertsitatea sustatuz eta kalitate organoleptiko handieneko tomateak lortuz. Eta horregatik dute tomate hauek betiko eta benetako zaporea. Barietate horiek ez dira hautespen genetikoaren eta hazkuntza-teknika modernoen emaitza, baizik eta antzinako tomateen zapore, kolore eta propietate berak dituzte.

Tomateez gain, EKOmerkatuan ohiko elikagaiak erosi ahal izango dira: Sakanako, Lizarraldeko eta Baztango gaztak, Lizarraldeko olio eta garagardoak, Izurzuko eztia, Faltzesko sagarrak eta baratxuriak, Imotzeko arrautzak, gazta eta esnekiak, Beriaingo pasta, Munarrizko patatak eta lekaleak, eta Erriberako sasoiko barazkiak. Berrikuntza gisa, Javier Anocibar nekazariak udare ekologikoak eramango ditu.

Postu gonbidatu gisa, Nafarroako Hazien Sareak haziak ateratzeko bi erakustaldi egingo ditu 11:30ean eta 12:30ean, barietate interesgarrienak kontserbatzen ikasteko eta baratze partikularretan landatu ahal izateko.

Bestalde, 12:00etan baratze bertikaleko tailer bat izango da, tomatea ere protagonista izango da eta hainbat barietate eta laborantza aholku azalduko dira.

Antzinako tomatearen VI. Lehiaketa

Aldi berean, Geltokin ohiko tomate lehiaketa egingo da Gasterea eta Gazteluleku elkartearen eskutik. Lehiakide bakoitzak antzinako tomateen (hibridoak ez direnak) 3 lagin aurkeztu ahal izango ditu gehienez, eta lagin bakoitzeko bi tomate aurkeztu beharko dira. Laginak, gehienez ere 40, inskripzio-ordenaren arabera zenbakituko dira. Izen-ematea eta erakustaldiak goizeko 10ak arte izango dira Geltokin eta sari-banaketa 13:30ean izango da.

Gainera, antzinako tomate barietateak mantentzeagatik aitortza plaka bat emango da.

Azken finean, sasoiko produkturik maitatuenetariko baten inguruan egun oso bat izango da larunbateko, non erosi, gozatu, jan, ikusi eta usaindu ahal izango diren tomate barietate desberdinak.

 

EKOtopaketa

Irailean EKOtopaketa itzuliko da, eta afari bat ere eskainiko dio hilabete honetako protagonista izarrari: tomatea. Kabo jatetxeko Áaron Ortiz sukaldariak plater bat prestatuko du tomatearekin, sandiarekin eta pesto ekologikoarekin. Sukaldaritza klaseaz gain, gero Aaron Ortizen platera eta Geltokik prestatutako beste errazio batzuk (bi gazi eta beste gozo bat) dastatu ahal izango dira.

 

Izen-emateak eta informazio guztia:

https://ekomercado.org/eu/ekotopaketa/

 

EKOMERKATUA ETA TOMATE ZAHAR LOKAL ETA EKOLOGIKOAREN VII. AZOKA

Irailaren 3an, 09:30etik 14:00etara. Iruñeko Autobus Geltoki Zaharra.

Domiña. Betizuko txorizoa. Goizueta.

Ekollaondo. Arrautzak, ahuntz-gazta. Goldaratz.

Elkea. Lekaleak, garagardoa, sagar-zukua. Bakedano eta Artaxoa.

Axuribeltz. Ardi-gazta. Iturgoien.

Olite Tainta. Baratxuriak. Faltzes.

El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.

Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra. Eulz.

Larrezabal ECO. Ardi-gazta. Altsasu.

Erlan. Eztia. Izurzu.

Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe.

Koldo Resano. Sagarrak. Faltzes.

Ekologikoak Aranda. Oliba-olio birjina estra eta almendrukoak. Faltzes.

Pittika. Behi-gazta. Erratzu.

Javier Anocibar. Patatak, txitxirioak eta udareak. Munarriz.

Martinelli pastak. Pasta. Beriain.

Mikel Antona. Tomatea. Arbeiza.

Elkarkide. Tomatea. Iruña.

 

POSTU GONBIDATUA:

Nafarroako Hazien Sarea. 11:30ean eta 12:30ean haziak ateratzeko bi erakustaldi egingo dituzte.

 

JARDUERAK:

12:00 Baratze bertikala. Tomate-azoka berezia. Izen ematea cpaen@cpaen.org helbidean