La Panpinela eta Baratza bertikalaren familientzako tailerra maiatzaren 2ko berrikuntza gisa Ekomerkatuan

24/04/2026

Maiatzean, eta Ekomerkatuaren helburu nagusietako bati jarraituz — elikagai ekologikoak eta sasoikoak balioan jartzea —, CPAEN/NNPEKeko hainbat operadorek parte hartuko dute hileko lehen larunbatero ospatzen den merkatuan. Artzibarreko ogia eta pastak, olioa, Caparrosoko sasoiko barazkiak, arrautzak, pasta eta lekaleak… dira merkatu honetan aurki daitezkeen elikagaietako batzuk, eta kalitatezko eta hurbileko produktuak sustatzen dituzte. Gainera, berrikuntza […]

Jarrai gaitzazu

Maiatzean, eta Ekomerkatuaren helburu nagusietako bati jarraituz — elikagai ekologikoak eta sasoikoak balioan jartzea —, CPAEN/NNPEKeko hainbat operadorek parte hartuko dute hileko lehen larunbatero ospatzen den merkatuan.

Artzibarreko ogia eta pastak, olioa, Caparrosoko sasoiko barazkiak, arrautzak, pasta eta lekaleak… dira merkatu honetan aurki daitezkeen elikagaietako batzuk, eta kalitatezko eta hurbileko produktuak sustatzen dituzte.

Gainera, berrikuntza gisa, aurten eta maiatzean hasita, Eraulgo La Panpinela pizzeriak Ekomerkatuko produktuekin egindako pizza zatiak eta pintxo ekologikoak emango dizkie merkatuan bertan kontsumitzen dutenei.

Halaber, 12:00etan, Ismael Cantónek baratze bertikaleko tailer bat emango du familientzat, eta bertaratzen direnek tailerrean bertan egiten dutena ikasi eta etxera eraman ahal izango dute. Izen-ematea doakoa da eta Whatsapp bidez egingo da 600 32 51 23 telefonoan apirilaren 30era arte.

Tokiko produktu horiek biodibertsitatea errespetatzen dute eta nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko apustua egiten dute. Kontsumitzean, tokiko ekoizleei laguntzen zaie, planetaren iraunkortasunari laguntzen zaio eta kontzientzia sozial eta ekologiko handiagoa sustatzen da.

PRODUKTOREEN ZERRENDA MAIATZAREN 2 EKOMERKATUA. 10:00-14:00

  • Elkea/Hazialdeko. Lekaleak eta olioa.  Bakedano eta Artajona.
  • El puente viejo. Barazkiak. Caparroso
  • Axuribeltz. Gaztanbera, gazta eta arkumea. Iturgoien
  • Lakabe. Pastak eta ogia. Lakabe
  • Pittika. Queso. Errazu
  • Ekollaondo. Arrautzak. Goldaratz
  • Ecológicos Aranda. Olioa. Falces
  • Javier Anocibar. Lekaleak. Munarriz
  • Ekosagar. Sagar zukua. Oscoz
  • Gukalde. Marmeladak eta kontserbak. Artieda
  • Erlan. Miel. Izurzu
“Geltokin jateak saria du” zozketaren oinarriak

“Geltokin jateak saria du” zozketaren oinarriak

Erakunde antolatzaileak CPAEN/NNPEKek, Geltokirekin batera, "Geltoki jateak saria du" zozketa antolatu dute, Iruñeko EKOmerkatuarekin lotutako ekimena. Zozketaren helburua Ekintza honen helburua kontsumitzaileen parte-hartzea sustatzea eta Iruñeko EKOMERKATUAK eta...