Zolpidem Uk Buy Online Zolpidem 10Mg Buy Online Ambien Online Express Delivery Zolpidem India Online

Jesús Aranda: “Ez da gauza bera bizitza ematen dizun elikadura bat edo tripa betetzen dizun bat”

05/03/2021

Ecológicos Aranda Faltzesko nekazaritza eta abeltzaintza tradizioko enpresa familiarra da. Bertan egiten dituzte, besteak beste, oliba olioaren ekoizpena, bazka eta zerealen laborantza, eta harategia eta ekodenda ere. Betiere ikuspegi ekologikoarekin eta teknika biodinamikoetan aurrera eginez. Jesús Aranda familia-enpresako nekazaritza-arloko arduraduna da. Nafarroako nekazaritza ekologikoaren aitzindarietako bat eta CPAEN/NNPEKeko lehen presidentea izan da. Hilero joaten da […]

Jarrai gaitzazu

Ecológicos Aranda Faltzesko nekazaritza eta abeltzaintza tradizioko enpresa familiarra da. Bertan egiten dituzte, besteak beste, oliba olioaren ekoizpena, bazka eta zerealen laborantza, eta harategia eta ekodenda ere. Betiere ikuspegi ekologikoarekin eta teknika biodinamikoetan aurrera eginez.

Jesús Aranda familia-enpresako nekazaritza-arloko arduraduna da. Nafarroako nekazaritza ekologikoaren aitzindarietako bat eta CPAEN/NNPEKeko lehen presidentea izan da. Hilero joaten da EKOmerkatura bere oliba-olio birjina estrarekin, aurten, gainera, Ecotraman zilarrezko domina irabazi du.

Konta iezaguzu zure ibilbide ekologikoa. Nola hasi zineten, zer ekoizten duzue, non, nola?

Ekologikoaren inguruan hasi nintzen Faltzesko ekologista taldearekin. Hortik gero Biolurren egon nintzen, duela 30 bat urte. Egia esan, bizitza osoa daramat nekazaritza ekologikoan. Hasiera hartan ardiak genituen, Madrilgo CRAEn. Haragi ekologikoarekin hasi ginen eta harategia ere bagenuen. Oso esperientzia positiboa izan zen. Bizitzaren gorabeherengatik, ardiak kendu eta olibondoak jarri nituen, eta horiekin jarraitzen dugu orain gure ekoizpenaren erdigune gisa. Gainera, zerealak, bazkak eta almendrak ere baditugu. CPAENeko presidente izan nintzen sortu zenean: bi urte behin-behinean eta beste lau hauteskundeak egin eta gero. Beti egon naiz modu batera edo bestera ekologia munduan.

Zergatik zatoz EKOmerkatura?

Niretzat bi gauza oso garrantzitsu daude. Batetik, ekoizpen jasangarria eta pertsonen osasunari lotutako elikadura sustatzea, elikagai osasuntsuen bidez. Justizia soziala da beste zutabe garrantzitsu bat. Nik natura eta ingurumena maite ditut, eta pertsonak ere errespetatzen ditut; orduan, bidezko merkatua egiteko moduak bilatu behar ditugu. Elikadurak bidezkoa izan behar du. Eta daukagun sistema bidezkoa ez denez, kontsumitzaileekiko hurbiltasun hori izan behar dugu, alderdi produktibo eta kontsumitzailearekin justizia egiteko. EKOmerkatua kontsumitzaileekin zuzenean harremanetan jartzeko modu bat da, eta elikadura-subiranotasunerako eta landa-munduarekiko kontzientziazio eta sentsibilizaziorako espazioak sortzen ditu. Garrantzitsua da nork ekoizten duen eta nola ekoizten duen jakitea, bai eta bisitatzea ere, in situ ezagutzeko. Agian beste merkaturatze-bide erosoago eta azkarrago batzuk daude, baina horrek beste balio bat du. Bidezko merkatua kontsumitzaileen edo ekoizleen artean elkar ezagutza dagoenean eginen da.

Nola animatu produktu ekologikoak kontsumitzera?

Etorri den krisi honek guztiak elikaduraren gaia ere mahai gainean jarri du. Ez da gauza bera bizitza ematen dizun elikadura bat edo bizia ematen ez dizun elikadura bat, tripa baino betetzen ez dizuna. Horretaz hausnartu behar da. Eta ez da osasuna bakarrik, harago doa: ingurunearekin nola erlazionatzen garen eta zer etorkizun nahi dugun. Niri ez dit balio ingurumena errespetatzea, baina bertan lan egiten duten gizakiak ez errespetatzea. Hori ez da oso ekologikoa.