Buy Brand Ambien Online Zolpidem India Online Buy Ambien Fast Shipping Ambien 12.5 Cr Buy

Iruñeko EKOmerkatuak larunbat honetan ospatuko du bere lehen urteurrena

01/03/2021

Duela urtebete egin zen lehen aldiz Iruñean EKOmerkatua, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren eta kontsumitzaileen arteko topagunea, gure lurraldean modu ekologiko eta iraunkorrean lan egiten duten ekoizle txikiak ezagutarazteko. Datorren martxoaren 6an salmenta zuzeneko merkatu ekologikoa egingo da berriro 09:30etik 14:00etara. Gainera, merkatuaren aurreko ostegunean, martxoaren 4an, EKOtopaketa egingo berreskuratuko da. Iruñeko EKOmerkatua 2020ko martxoko lehen larunbatean […]

Jarrai gaitzazu

Duela urtebete egin zen lehen aldiz Iruñean EKOmerkatua, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren eta kontsumitzaileen arteko topagunea, gure lurraldean modu ekologiko eta iraunkorrean lan egiten duten ekoizle txikiak ezagutarazteko. Datorren martxoaren 6an salmenta zuzeneko merkatu ekologikoa egingo da berriro 09:30etik 14:00etara. Gainera, merkatuaren aurreko ostegunean, martxoaren 4an, EKOtopaketa egingo berreskuratuko da.

Iruñeko EKOmerkatua 2020ko martxoko lehen larunbatean inauguratu zen. Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoa jendeari ezagutarazteko sortu zen hitzordu hori, eta, erosteko ez ezik, elikagai ekologikoak, osasuntsuak, eta jasangarriak landatzen eta elaboratzen dituzten pertsonak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere emateko sortu zen.

Proiektuak duela urtebete ikusi zuen lehen aldiz argia, Iruñeko lehen merkatu ekologiko egonkorra posible egin zuen lan parte-hartzaile handi baten ondoren. Ekimena CPAEN/NNPEKek jarri zuen martxan abian, INTIA, Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udalaren lankidetzarekin, eta Nafarroako ekoizpen ekologikoaren eskaerari erantzuten dio: zuzeneko salmenta-leku bat izatea, ekoizle zein kontsumitzaileentzako bidezko prezioekin. Horrela, EKOmerkatua nekazaritza ekologikoaren eta landa-eremuen garrantziari buruzko sentsibilizazio-gune bihurtu da ere.

Ez da nolanahiko urtea izan. Izan ere, martxoko inaugurazio arrakastatsuaren ondoren, ezin izan zen hurrengo edizioa egin konfinamendua zela-eta, baina maiatzean jarri zen berriro martxan, bizi zen momenturako formatu egokiarekin, eta uztailetik aurrera egungo moduan berreskuratu  zen. Orduz geroztik, Iruñeko Autobus Geltokiko nasetan hileko lehen larunbatean  egin.

Martxoaren 6an, larunbatean, beste edizio bat

Oraingoan hemezortzi ekoizlek eramango dituzte Iruñera haien produktuak: oliba-olio birjina estra, barazkiak, sagarrak, Metauteneko boilur beltzak, lekaleak, garagardoa, ardoa, ahuntz-, behi- eta ardi-gaztak, marmeladak, arrautzak, Betizuko hestebeteak, eztia, ogia eta pastak. Postu berri bat iritsi da edizio honetara: FermentArt, tradizionalki hartzitutako barazkiak egiten dituzte.

Gainera, EKOmerkatuaren urteurren honetan hainbat jarduera programatu dira, hala nola birziklatutako materialekin haurrentzako jolasak, Txoriburu DJren animazioa EKOmerkatuaren inguruan eta telebista set bat ekoizleak elkarrizketatzeko. Gainera, Artilezko hodeiak postu gonbidatua etorriko da, artilearen erabilera berreskuratzen duen ekimena, eta bere lanari buruzko hainbat erakustaldi egingo ditu goizean zehar.

EKOtopaketa itzuli da

Edizio honetako beste berritasun bat EKOtopaketa berreskuratu dela da, eta EKOmerkatuaren aurreko ostegunean sukaldaritzako klase magistrala  eta afaria berriro egingo da.

Martxoaren 4an, ostegunean, izango da hitzordua, 19:00etan, eta sukaldari gonbidatua Koldo Garcia Llorens izango da. Larunbatean EKOmerkatuan erosi ahal izango diren elikagaiekin hiru pintxo egiten erakutsiko du. Zehazki, “Ekollaondo arrautza Metauten boilurrarekin, portovillo- eta patata-pure-saltsarekin”, “Caparroso barazki-pintxoa purkumarekin” eta “Faltzesko sagar errearen koka, Larrezabal gazta eta intxaurrak” izango dira pintxoak.

Hiru pintxoak dastatuko dira ardo ekologikoez lagunduta. EKOtopaketak 10 €-ko prezioa du, eta gehienez 20 lagunentzako lekua, segurtasun-neurri guztiak bermatzeko. Lekua erreserbatu daiteke EKOtopaketarako esteka honetatik

EKOmerkatuko ekoizleak, martxoaren 6an

• Elkea. Oliba-olio birjina estra, lekaleak eta garagardoa (Bakedanoa eta Artaxoa)

•  El Puente Viejo. Barazkiak (Caparroso)

• Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra (Eulz)

• Aranda ekologikoak. Oliba-olio birjina estra (Faltzes)

• Larrezabal ECO. Ardi-gazta (Altsasu)

• Casa Paulina. Marmeladak (Artaza)

• Ekollaondo. Gaztak, ahuntz-jogurta eta arrautzak (goldaraz)

• La Corraliza de Don Pablo. Olioa (Peralta)

• Domiña. Betizuko hestebeteak. (Goizueta)

• Erlan. Eztia (Izurzu)

• Erlandere. Eztia eta propolioak. (Arbeiza)

• Pittika. Gaztak (Erratzu)

• Trufaren Etxea. Boilur beltza Túber Melanosporum (Metauten).

• Axuribeltz. Ardi gazta (Iturgoien)

• Lakabeko Okindegia. Ogia eta pastak (Lakabe)

• Azpea upeltegia. Ardoa (Irunberri)

• Koldo Resano. Sagarrak (Faltzes)

• FermentArt. Landare hartzituak (Iruñea)

Postu gonbidatua

Artilezko Hodeiak. Goizean artile erakustaldia egingo dute. www.artilezkohodeiak.com

Jarduerak

10:00-14:00. Haurrentzako jolasak birziklatutako materialekin

10:30-14:00. Txoriburu DJ Gurpilei buruz EKOmerkatu inguruan.

12:30. Elkarrizketak ekoizleekin eta postu gonbidatuarekin.  

EKOtopaketa

Martxoak 4, osteguna. 19:00 Geltokian

Sukaldaritzako eta pintxo-afariko klase magistrala elikagai ekologikoekin

Sukaldari gonbidatua: Koldo García Llorens, Geltoki jatetxeko sukaldaria.

Sukaldaritza klaseko platerak:

• Ekollaondo arrautza, Metauten boilurrarekin, portovillo-saltsarekin eta patata-purearekin

• Kaparrosozko berdura-pintxoa kurkumarekin

• Sagar errearen koka, geziak, Larrezabal gazta eta intxaurrak.

Ekotopaketaren prezioa 10 €

Klasea, hiru pintxoen dastaketa eta ardo ekologikoa barne.