Buy Zolpidem Canada India Ambien Online Buy Ambien Online Paypal Zolpidem Buying Buy Ambien Online Usa Ambien Cheapest Online

Ferment Art: “Ezinezkoa da mundu iraunkor batean bizitzea nekazaritza ekologikoa ez bada”

23/04/2021

Nerea Zorokiain, David Zunzarren eta Mikel Antonak Ferment Art osatzen dute, elaborazio artisau eta ekologikoko elikagai hartzituen marka berria. Mikel nekazariak Murietan du baratzea, eta geroago David eta Nereak Arizkunen hartzitzen dituzten barazkiak. Hainbat mota dituzte: txukrut, kimchi edo porrua gatzunetan, besteak beste. Martxotik, EKOmerkatura joaten dira, prebiotiko eta probiotiko dituzten hartzigarri mota desberdinekin. Nerea Zorokiainekin hitz egin dugu Ferment Art-i buruz.

Jarrai gaitzazu

Konta iezaguzu zuen ibilbide ekologikoa. Nola hasi zineten, zer ekoizten duzue, non, nola?

Kasualitatez elkartu gara. Nik Mikeli esan nion zerbait elkarrekin egiteko, baratza duelako. Nik aspalditik nago hartzituen gaia lantzen. Davidek ere lehenago esan zidan eta horrela sortu zen, oso modu errazean. Arizkunen fabrikatzeko gunea aurkitu genuen, eta dena geneukanez, martxan jarri ginen. Mikelek Murietan du baratzea, eta Arizkunen egiten dugu elaborazioa. Hainbat hartzigarri mota ditugu: ohikoena txucruta da; aza lonbardiarraren txukruta ere badugu, eta kimchi edo bestelakoak egiten ditugu pikanteekin edo espeziekin. Azkenik, porrua gatzunetan ere badugu.

Denbora gutxi daramagu, baina oso pozik gaude, oso harrera ona izan du. Badirudi bezeroei gustatu egiten zaiela eta eskatutako elikagaia dela. Azkenaldian, gainera, publizitate handia egiten ari da elikagai hartzituak jatearen garrantziaz, eta gurdi horretara igo gara zuzenean.

Zergatik parte hartzen duzue EKOmerkatuan?

Guretzat hurbiltasuna oso garrantzitsua da. Gertuko produktu ekologikoen kontsumoa eta horregatik oso ideia ona iruditzen zitzaigun Iruñeko merkatu batean gure produktuekin parte hartzeko aukera. Lagunen eta senideen artean beti galdetzen digute non eros daitekeen gure hartzituak, eta oso ondo dago espazio hori izatea. Gainera, dendetarako erakuslehioa da, bai eta hartzigarriak ezagutzen ez duten pertsonentzat eta kontsumitzaileekin zuzeneko harremana izateko. Martxoan joan ginen lehen aldiz, eta oso gustora gaude.

Nola animatu elikagai ekologikoak kontsumitzera?

Nik txikia naizenetik kontsumitzen ditut elikagai ekologikoak. Ez da niretzako onura bat bakarrik, ingurumenarentzako onura bat da ere. Ezinezkoa da mundu jasangarri batean bizitzea nekazaritza ekologikoa ez bada. Ezin gara kimikoak bota lurrera, gure burua pozoitu besterik ez baitugu egiten. Nekazaritza ekologikoa ez denean lurra hiltzen ari gara.

Ferment Art – Vegetales fermentados probióticos