EKOmerkatua larunbat honetan 17 ekoizle ekologikoekin

24/02/2022

EKOmerkatua produktu osasungarriak eta jasangarriak erosteko aukera ezin hobea da, Iruñeko erdigunean hilabeteko hitzordu erreferentea. 09:30etik 14:00etara, Nafarroako 17 ekoizle ekologikok elikagai ekologiko ugari eramango dituzte Iruñera. Sakanako, Lizarraldeako eta Baztango gaztak, olioa, Lizarraldeako garagardoak, sagar zukua, lekaleak eta neguko boilurra, Goizuetako hestebeteak, Izurzuko eztia, Artzibarko ogia eta pastak, Faltzesko sagarrak eta olioa, Arizkungo hartzigarriak, […]

Jarrai gaitzazu

EKOmerkatua produktu osasungarriak eta jasangarriak erosteko aukera ezin hobea da, Iruñeko erdigunean hilabeteko hitzordu erreferentea. 09:30etik 14:00etara, Nafarroako 17 ekoizle ekologikok elikagai ekologiko ugari eramango dituzte Iruñera. Sakanako, Lizarraldeako eta Baztango gaztak, olioa, Lizarraldeako garagardoak, sagar zukua, lekaleak eta neguko boilurra, Goizuetako hestebeteak, Izurzuko eztia, Artzibarko ogia eta pastak, Faltzesko sagarrak eta olioa, Arizkungo hartzigarriak, Irunberriko ardoa, Ameskoetako marmeladak eta Erriberako sasoiko barazkiak izango dira larunbatean eskuragarri.

Zitriko ekologikoak

Gainera, EKOmerkatuak sasoiko postu gonbidatu berezia du oraingoan ere. Horta de Ximo, Valentziako nekazaria, mandarina, laranja eta limoi ekologikoekin joango da  berriro hileko merkatura.

Horta de Ximoren atzean Ximo Herrero Boïl dago, Valentziako Ribera del Xuquer-eko nekazari gaztea. Sasoiko fruta eta barazkiak ekoizten ditu, Valentziako Erkidegoko Nekazaritza Ekologikoaren Batzordearen ziurtagiri ekologikoarekin. Agroekologia egiten du Albuferako Parke Naturalaren barruan barietate tradizionalak landuz eta animalien trakzioa erabiliz. EKOmerkatura zitrikoak ekarriko ditu, gure lurraldean ez dauden frutak eta bitamina eta mineral iturri naturala, denboraldia errespetatuz.

Horrela, EKOmerkatuak erosketa-saskia kalitatezko produktu lokal eta jasangarriekin betetzeko aukera ematen du, produktu horiek ekoizten dituenarengandik zuzenean eskuratzeko berme eta konfiantzarekin, landa-ekonomia eta nekazaritza-sektorea babestuz, eta, aldi berean, gure ingurunea eta osasuna zainduz. EKOmerkatuak aukera ematen die kontsumitzaileei Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluak (CPAEN/NNPEK) ziurtatutako produktu ekologikoa zuzenean erosteko

EKOtopaketa Alhambrarekin

Hilabete honetan, gainera, urteko lehen EKOtopaketa ospatzen da, azoka aurreko ostegunean egiten den sukaldaritza magistral eta ondorengo afari ekologikoa. Oraingoan, Javier Diaz Zalduendo sukaldariak arrautza zilindrikoa, parmentier trufatua, onddo belo beltza eta barazki airea prestatuko ditu. Klasearen ondoren, EKOmerkatuko ekoizleek beren elikagaiak nola eta non ekoizten dituzten azalduko dute, eta prestatutako anoa eta Geltokik egindako beste hiru (bi gazi eta gozo bat) dastatuko dira.
Informazio gehiago eta EKOtopaketaren erreserbak: https://ekomercado.org/eu/ekotopaketa/

EKOMERKATUKO ekoizleak. Otsailak 15


Trufa de Navarra. Neguko boilurra. Ancin. 
Domiña. Betizuko hestebeteak. Goizueta.
Bodegas Azpea. Ardoa. Irunberri.
Ekollaondo. Arrautzak, ahuntz-gazta. Goldaratz.
Elkea. Sagarrak eta garagardoa, lekaleak eta sagar-zukua. Baquedano eta Artaxoa.
Axuribeltz. Ardi gazta. Iturgoien.
El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.
Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra. Eulz.
Larrezabal ECO. Ardi-gazta. Altsasu.
Erlan. Eztia. Izurzu.
Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe.
Koldo Resano. Sagarrak. Faltzes.
Mermeladas Casa Paulina. Marmeladak. Artaza.
Ecológicos Aranda. Oliba-olio birjina estra. Faltzes.
Ferment art. Barazki hartzituak. Arizkun.
Pittika. Behi-gazta. Erratzu.

POSTU GONBIDATUA:
Horta de Ximo. Laranjak, mandarinak eta limoiak. Valentzia. 

EKOmerkatua Erriberrin ospatuko da urriaren 1ean

EKOmerkatua Erriberrin ospatuko da urriaren 1ean

EKOmerkatua Erriberriko Teobaldos plazara joango da hilabetez. 16 ekoizle hartuko ditu eta Erriberriko Udalaren eta Erdialdeko Garapenerako Partzuergoaren laguntzari esker posible izan da. Gainera, dastaketa bat programatu da larunbatean 11:00etan EKOmerkatuko...