Buy Ambien Overnight Zolpidem For Sale Online Can You Purchase Ambien Online Buy Zolpidem Sleeping Pills Ambien Border Terriers Zolpidem Tartrate Purchase

Ekainaren 3ko EKOmerkatuak Betizuko haragi ekologikoari balioa emango dio

29/05/2023

Datorren larunbatean, ekainak 3, EKOmerkatuak Betizuko haragiari eskainiko dio jardunaldia. Hilero joaten da Domiña Goizuetako abeltzaintza ekologikoa EKOmerkatura, haragia eta txorizoarekin.  Zatoz eta dastatu dastaketa gunean probatzeko parada egongo da. Ostegun honetan, gainera, EKOtopaketa Europa Jatetxeko Pilar Idoaterekin izango da. Informazio guztia hemen: www.ekomercado.org.  Maitek Domiña Abeltzaintza Ekologikoa abeltzaintza-ustiategia sortu zuen 2000. urtean, bere hiru […]

Jarrai gaitzazu

Datorren larunbatean, ekainak 3, EKOmerkatuak Betizuko haragiari eskainiko dio jardunaldia. Hilero joaten da Domiña Goizuetako abeltzaintza ekologikoa EKOmerkatura, haragia eta txorizoarekin.  Zatoz eta dastatu dastaketa gunean probatzeko parada egongo da. Ostegun honetan, gainera, EKOtopaketa Europa Jatetxeko Pilar Idoaterekin izango da. Informazio guztia hemen: www.ekomercado.org.

 Maitek Domiña Abeltzaintza Ekologikoa abeltzaintza-ustiategia sortu zuen 2000. urtean, bere hiru seme Garazi, Anxo eta Indarrekin batera, eta Betizu arrazako behiak hazten eta salmenta zuzena egiten aritzen dira. Betizuak, behi izua esan nahi du, eta arraza autoktono, erdi basati eta desagertzeko arriskuan dago. Domiñako behiak urteko 365 egunetan estentsiboan bizi dira Goizuetako mendietan, mendiak mantenduz eta sukaldaritzako balio handiko haragia lortuz. Abeltzaintza estentsiboa, basatia eta errespetuzkoa egiten dute. Domiñak EKOmerkatura azpizuna, xerra, txuleta, buztana, haragi txikitua eta txorizo gozoa eramango ditu larunbat honetan.

‘Zatoz eta dastatu’ doako dastaketa gunean, Domiña txahalaren betizu haragia dastatu ahal izango da kaskaraña-ogian. 12:00etatik 14:00etara izango da, Geltokiren eskutik.

Betizuko haragiaz eta hestebeteez gain, Nafarroako produktu ekologiko ugari erosi ahal izango dira EKOmerkatuan: Lizarraldeko olioa eta garagardoak, Izurzuko eztia, Artzi bailarako ogia, Irunberriko ardoa, Imotz haraneko arrautzak, Munarrizko patata eta lekaleak eta Baztan, Andia, Altsasu eta Larrezabal Ecoko gaztak.

Gonbidatutako postu gisa, hilabete honetan Herbaria etorriko da, Artziko haraneko basa-loreekin koadro botanikoak egiten dituena, baita koaderno eta lamina botanikoak ere.

 

EKOtopaketa Europarekin

Ostegun honetan, ekainaren 1ean, gainera, EKOtopaketa egingo da, azoka aurreko ostegunean ospatzen den sukaldaritza eskola magistrala eta ondorengo afari ekologikoa. Oraingoan, Europa Jatetxeko Pilar Idoatek Betizu haragiarekin plater bat prestatzen erakutsiko digu: Betizu behi ketua, txingarretan egina eta shiitake espagetiarekin gisatua, patata ekologikoa, barazkiak eta udako boilurra.

EKOtopaketan parte hartuko du Maite Sánchez  Domiñako abeltzainak, betizu behiak nola eta non hazten dituen azaltzeko. Hilero bezala, ikasitako errezeta eta Geltokik egindako beste hiru (bi gazi eta gozo bat) dastatuko dira.

 

EKOtopaketaren informazio gehiago eta erreserbak:

https://ekomercado.org/eu/ekotopaketa/

 

 

EKOMERKATUKO EKOIZLEAK, EKAINAK 3. 10:00-14:00

Elkea. Lekaleak, garagardoa, sagar-zukua. Bakedano eta Artaxoa.

Axuribeltz. Ardi-gazta. Iturgoien.

Gil Pagola. Olioa. Eulz.

Ekollaondo. Gazta eta arrautzak. Goldaratz.

Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe

Pittika. Behi-gazta. Erratzu.

Javier Anocibar. Patatak eta txitxirioa. Munarriz.

Larrezabal Eco. Gazta. Altsasu.

Erlan. Eztia. Izurzu.

Domiña. Hestebeteak. Goizueta.

Azpea upeltegia. Ardoa. Irunberri.

 

POSTU GONBIDATUA

Herbaria. Basa-loreen koadro botanikoak. Artzibar.