Ordering Zolpidem Online Order Ambien Buy Ambien Online Uk Buy Ambien Overnight

Aranzazu Aldanondok eta Plazara! Lizarrako Merkatuak CPAEN/NNPEK 2020 sariak jaso dituzte

13/01/2021

Larunbat honetan, Nafarroako sektore ekologikoa luze jantzi da CPAEN/NNPEK 2020 sariak emateko. Iruñeko EKOmerkatua aukeratu dute ekitaldia egiteko, eta Aranzazu Aldanondok Nekazaritza Ekologikoari eskainitako Bizitza saria jaso du eta Plazara! Lizarrako merkatuak, Erakunde Laguntzailearen Saria.

Jarrai gaitzazu

IV. CPAEN/NNPEK sariak gaur banatu dira Iruñeko EKOmerkatuan. Erakundearen lehendakaria, Edorta Lezaun, arduratu da sariak emateaz. Dagoeneko laugarren edizioa da, eta, alde batetik, Nafarroako ekoizpen ekologikoari lagundu dioten erakundeak aintzatestea du helburu, eta, bestetik, nekazaritza ekologikoan ibilbide luzea egin duten ekoizle gisa nabarmendu diren pertsonak.

Horrela, Nekazaritza Ekologikoari eskainitako bizitza saria Aranzazu Aldanondok jaso du. Erriberako nekazari honek hogei urte baino gehiago daramatza zereal ekologikoak landatzen senarrarekin eta ahizparekin; Erakunde Laguntzailearen saria, berriz, Plazara! Ekimenarentzat izan da. Hilero Lizarran egiten den merkatua da Plazara!, familiako nekazaritza eta abeltzaintzatik datozen produktu iraunkorrena, eta ekoizpen ekologikoari lehentasuna ematen diona.

Aranzazu Aldanondo, Nekazaritza Ekologikoari eskainitako Bizitza saria
Aranzazu Aldanondok hogei urte baino gehiago daramatza nekazaritza ekologikoan lanean Corraliza de Valdecruz-en, Bardeako atarian dagoen 700 hektareatik gorako familia-finkan. Horietatik, 350 bat hektareatan zereal ekologikoak landatzen dituzte. Oso maskulinizatutako mundu batean bizi da emakume hau, eta bidea ireki du pestizidarik, herbizidarik eta bere jarduera garatzen duen ekosistemaren zikloa eta egoera naturala aldatzen duen ezer gabe landatzeak duen garrantziaz jabetuta. Berak dioenez, zereal ekologikoak landatzea faktore bereizgarria da, eta horrek ustiaketa errentagarria izatea ekarri du. Gainera, “etorkizuneko belaunaldiei ekosistema hobea uzten diegu”.
 

Izan ere, Aldanondok adierazi du alabek beraiek jada gurasoengandik jasotako lanarekin jarraituko dutela. “Adibide bat jartzearren, hau upategi bat bezalakoa da; herentzian hartzen baduzu, horren ardura izango duzu, nahiz eta beste gauza batzuetan ere aritzen zaren”. Berarentzat landan emakume izatea oraindik zaila da. “Plangintza edo administrazio-lanak egiten dituzunean inor ez da harritzen, baina soroan ikusten zaituztenean, oraindik entzun ditzakezu nire senarrari “zer gertatzen da, zuk bakarrik ezin duzu” esaten dioten pertsonak…izugarria!”


Plazara! Erakunde laguntzailearen saria
Plazara! hileko bigarren larunbatero Lizarran egiten den azoka da. Bertako postuetan Lizarraldean landutako elikagaiak saltzen dira, nekazaritza eta abeltzaintza familiar eta jasangarritik datozenak, ekoizpen ekologikoa lehenetsiz. Lizarrako Udalak eta Lizarraldeako Ekoizleen Elkarteak antolatzen dute. Herriko alkateak, Koldo Leozek eta Elkarteak jaso dute saria, Miren Lizasoain ekoizle ekologikoak ordezkatuta, eta Plazara!-n ez ezik, Iruñeko EKOmerkatuan ere parte hartzen duten hainbat produktore beraiekin egon dira.

Plazara! helburu honekin sortu zen: Lizarrako nekazaritzako elikagaien balioa handitzea eta osasuna eta ingurumena zaintzen duten elikagai freskoak, sasoikoak eta hurbilekoak eskaintzea; merkatu tradizionalak berreskuratzea; Lizarrako hirigunea erreferente komertzial gisa berreskuratzea; tokiko produktuen eta produktu iraunkorren kontsumoak duen garrantziaren eta familiaren ekonomiari, zirkuitu laburren garapenari eta Elikagaien Subiranotasunari egiten dion ekarpenaren gainean sentsibilizatzea, eta zuzeneko salmenta garatzea, ekoizleen nekazaritza-errentak handitu ahal izateko, nekazaritza eta abeltzaintza-jarduera bertan behera uztea saihesteko eta sektorean pertsona berriak sar daitezen laguntzeko.

2020ko azken EKOmerkatua

Edizio honekin, EKOmerkatuak agur esango dio 2020 urteari. Bederatzi edizio egin dira martxoan inauguratu zenetik, konfinatu baino lehentxeago. Denbora honetan, elikagai ekologikoen saltokiek elikagai fresko eta prestatuak, sasoikoak, ekologikoak, osasungarriak eta iraunkorrak eskaini dizkiete Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrera hurbildu diren pertsonei. Eta ez da hor bakarrik geratu, gainera, ekoizleei lagundu dieten jarduerak programatu dira, betiere iraunkortasunari buruzkoak, eta eskaintza interesgarri bat osatzen duten gonbidatutako saltoki edo postuak ere izan dira. Hala, 2020ko azken edizio honetan, Piparrika hiri-baratzea eta Artilezko Hodeiak ekimena, Nafarroako artilearen erabilera berreskuratu nahi duena, izan dira gonbidatutako postuak; jardueren protagonistak Miriam Otxotorena eta Tania Gomez izan dira. Miriam Otxotorenak, Axuribeltz gaztategikoa, gaztak egiteko tailer praktiko bat burutu du, eta Tania Gomezek, ARREA agroekologia elkarteko kidea, klase bat eman du sendatzeko landareen estraktuak lortzen erakusteko, bai pertsonentzat, bai baratzeko gaixotasunak tratatu eta prebenitzeko.


2021ean, ekomerkatua berriro itzuliko da hileko lehen larunbatero.