Apirilean, eta Ekomerkatuaren helburu nagusietako bati jarraituz — elikagai ekologikoak eta sasoikoak balioan jartzea —, CPAEN/NNPEKeko hainbat operadorek parte hartuko dute hileko lehen larunbatero ospatzen den merkatuan.
Artzibarreko ogia eta pastak, olioa, Caparrosoko sasoiko barazkiak, arrautzak, pasta eta lekaleak… dira merkatu honetan aurki daitezkeen elikagaietako batzuk, eta kalitatezko eta hurbileko produktuak sustatzen dituzte. Hilabete honetan, berrikuntza gisa, Gukalde (Artieda) marmelada eta kontserbak eta Larrezabal (Altsasu) gazten itzulera izango ditugu.
Tokiko produktu horiek biodibertsitatea errespetatzen dute, merkaturatzeko bide laburrak errazten dituzte eta nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko apustua egiten dute. Kontsumitzean, tokiko ekoizleei laguntzen zaie, planetaren iraunkortasunari laguntzen zaio eta kontzientzia sozial eta ekologiko handiagoa sustatzen da.
Martxoko Ekotopaketa
EKomerkatu honekin ospatzen den Ekotopaketa joan den martxoaren 26an egin zen Geltokin. Honetan, Andoitz Delgado arduratu zen plater berezia prestatzeaz: El Puente Viejo porrua pil pilarekin eta bakailao-kokotxa.
Afariko gainerako platerak Ion Gulina Geltoki Tabernako sukaldariak prestatu zituen, eta afari osoa Irunberriko Bodegas Azpea ardo ekologikoekin disfrutatu zen.
PRODUKTOREEN ZERRENDA APIRILAREN 4 EKOMERKATUA. 10:00-14:00
- Elkea/Hazialdeko. Lekaleak eta olioa. Bakedano eta Artajona.
- El puente viejo. Barazkiak. Caparroso
- Axuribeltz. Gaztanbera, gazta eta arkumea. Iturgoien
- Lakabe. Pastak eta ogia. Lakabe
- Larrezabal. Ardi gazta. Altsasu
- Ekollaondo. Arrautzak. Goldaratz
- Ecológicos Aranda. Olioa. Falces
- Javier Anocibar. Lekaleak. Munarriz
- Ekosagar. Sagar zukua. Oscoz
- Gukalde. Marmeladak eta kontserbak. Artieda



