EKOmerkatuko albiste guztiak, eguneratuta egon zaitezen
10 produktore ekologiko 2026ko lehenengo Ekomerkatuan
Nafarroako elikagai ekologikoen merkatua otsailaren 7an,hilabetearen lehen larunbatean, itzuliko da Iruñeko autobus geltoki zaharrera. Datorren larunbateko EKOmerkatua Nafarroako sasoiko elikagaiei balioa emanez hasiko da, neguko barazkiekin eta beste produktu ekologiko batzuekin (gazta, arrautzak, olioa, zukuak...). Tokiko produktu horiek,...
Iruñeko EKOmerkatua itzuli da
Martxoaren hasieran lehen edizioa egin eta apirilean geldialdia egin ondoren, Iruñeko EKOmerkatua hamahiru ekoizlerekin itzuliko da larunbat honetan, eta horietan Nafarroako elikagai ekologikoak erosi ahal izango dira, hala nola, barazkiak, gaztak, jogurtak, esnea, eztia, arrautzak, olioa, garagardoa, lekaleak, marmeladak, txilindroiko arkumea, almendrondoak eta ardoak. Geltokin egingo da, Iruñeko autobus geltoki zaharreko leihatiletan, maiatzaren 2an, larunbata, 9:30etik 14:00etara, segurtasun-neurri guztiak beteta.
Ostegunean egingo da lehen EKOtopaketa
NNPEKk sustatutako EKOmerkatuak hitzordua du martxoaren 7an, larunbatarekin; baina bi egun lehenago, hilaren 5ean, EKOtopaketa eginen dugu.
NNPEKk abian jarri du Iruñeko lehen EKOmerkatua
Iruñeko EKOmerkatua hilabete bakoitzeko lehen larunbatean egingo da, Iruñeko autobus-geltoki zaharreko nasetan. Bertan, ekoizpen ekologikoak, zuzenean eta bitartekaririk gabe, Nafarroako gertuko elikagaiak, ekologikoak, freskoak eta sasoikoak jarriko ditu jendearen eskura. Lehenengo hitzordua martxoaren 7an izango da. Gainera, EKOmerkatuaren aurreko ostegunean EKOtopaketa bat egingo da Geltokin, sukaldaritzako klase magistral bat, Nafarroako sukaldarien eskutik, eta ondoren afaria egingo da produktu ekologikoekin. Informazioa ekomercado.org helbidean dago eskuragarri.
NNPEKk eta Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu dute EkoMercadoa martxan jartzeko
Iruñean hilero ekomerkatu bat sortzeko proiektua martxan da dagoeneko, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak hitzarmena sinatu ondoren. Proiektua udaberria baino lehen abian jartzea aurreikusten da. Hilero azoka bat egongo da Iruñean, EkoMercado izenekoa. Xedea ekoizpen ekologikoa publikoari gerturatzea eta produktu hori urteko gainerako egunetan non aurki daitekeen jakinaraztea da. Horrela, produktu ekologikoak eta hurbileko produktuak banatzen…




