RECETA DE MARTIN ITURRI (COCOTTE Y BETI JAI)
Osagaiak
- 300 g bakailao gezatu
- 4 baratxuri-ale
- 1/2 Pipermin
- 1/2 txorizero
- 1 piper berde
- 1/2 tipula
- tomate heldu bat
- 4 izkiratzar-buru
- patata handi bat
- oliba-olioa
- bakailao-azala
- kalabazina
- oliba-olio birjina estra
Elaborazioa
Patata xafla finetan moztu eta oliotan konfitatuko dugu su leunean. Gorde.
Lapiko batean baratxuri aleak piperminarekin eta olio birjinarekin frijitu, bakailaoa gehitu eta su leunean salda loditzen uzten dugu. Perrexil xehatua bota eta erreserbatu egiten dugu.
Zartagin batean barazki guztia juliana eran jartzen dugu izkiratzar-buruekin erresgosten, tomate heldu zatitua gehitzen dugu eta pausatzen uzten dugu.
Muntaketa: Patata, pilpila, patata eta barazkiak tartekatuko ditugu, eta bakailaoaren azal frijituarekin eta irinarekin frijitutako kalabazin xafla mehekin amaituko dugu.