Zolpidem Online Usa Buy Ambien Online Prescription Get Ambien Prescription Online Ambien To Buy

EKOtopaketa eta EKOmerkatua betizu zaporearekin larunbat honetan, apirilak 6

16/04/2024

Datorren larunbatean, apirilaren 6an, betizu haragiari eskainiko zaio jardunaldia. Domiña, betizu behien haragia eta txorizoa egiten duen Goizuetako abeltzaintza ekologikoa, hileroko azokara joan ohi da, eta 12:00etatik 14:00etara dastatu ahal izango da bere produktu goxoak ‘Zatoz eta dastatu’ gunean. Horrez gain, Ganaderas en Red elkartearen ‘Sabores y raíces’ liburua aurkeztuko da. Estatuko emakume abeltzain estentsiboen […]

Jarrai gaitzazu

Datorren larunbatean, apirilaren 6an, betizu haragiari eskainiko zaio jardunaldia. Domiña, betizu behien haragia eta txorizoa egiten duen Goizuetako abeltzaintza ekologikoa, hileroko azokara joan ohi da, eta 12:00etatik 14:00etara dastatu ahal izango da bere produktu goxoak ‘Zatoz eta dastatu’ gunean. Horrez gain, Ganaderas en Red elkartearen ‘Sabores y raíces’ liburua aurkeztuko da. Estatuko emakume abeltzain estentsiboen kolektiboa da, eta Maite Sánchez Domiñako abeltzainak parte hartzen du bertan. Ostegun honetan, gainera, betizu haragia dastatu ahal izango da EKOtopaketan, Geltokiko Ion Gulinaren eskutik.

Datorren larunbatean, apirilaren 6an, EKOmerkatua betizu haragiari eskainiko dio eguna eta Goizuetako Domiña abeltzaintza ekologikoa izango da protagonista. Maite Sanchezek 14 urte baino gehiago daramatza Domiña Abeltzaintza Ekologikoa proiektuarekin, bere hiru seme-alaba Garazi, Anxo eta Indarrekin batera, eta betizu arrazako behiak hazten eta salmenta zuzena egiten dute. Betizuak, behi izua (behi iheskorra) esan nahi du, arraza autoktono, erdi basati eta desagertzeko arriskuan dagoen honek jasotzen duen izena da. Domiñako behiak urteko 365 egunetan estentsiboan bizi dira Goizuetako mendietan, garbi mantenduz eta sukaldaritzako balio handiko haragia lortuz. Hazkuntza estentsiboa, basatia eta errespetuzkoa egiten dute. Geltokik egindako betizu haragi gisatua dastatu ahal izango da 12:00etatik 14:00etara ‘Zatoz eta dastatu’ izeneko gunean.

‘Sabores y raíces’ liburua

EKOmerkatu honen beste jarduera bat ‘Sabores y raíces’ liburuaren aurkezpena da. Ganaderas en Red kolektiboak idatzitako argitalpena gure gastronomiaren sustraietara bidaia bat da, ahoz ahoko tradiziotik jasotako eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako 93 errezeten bidez, gure ama, amona, artzain eta abeltzainen eskutik.

Maite Sánchez de Domiña abeltzaina elkarteko kidea da eta 11:30etan aurkeztuko du liburua. Gainera, Ganaderas en Red ere postu gonbidatua da, eta liburuak izango dituzte salgai, baita ekimenari buruzko informazioa ere. Abeltzaintza estentsiboa eta horren onurak sustatzen eta emakume abeltzainak ikusarazten buru-belarri lan egiten duten emakume talde hau ezagutzeko aukera paregabea.

Errezeta liburuaz eta betizu haragiaz gain, EKOmerkatuak Nafarroako elikagai ekologiko ugari izango ditu: Artzibarko ogia eta pastak, Lizarraldeako olioa, gazta eta lekaleak, Eulateko marmeladak, Caparroso sasoiko barazkiak, Imotz bailarako arrautzak eta ahuntz gazta, Arbeizako eztia, Faltzesko olioa eta almendrukoak, Baztango gazta urdina, Irunberriko ardoa, lekaleak eta Munarrizko patatak.

EKOMERKATUA
Apirilaren 6an, 10:00etatik 14:00etara. Iruñeko Autobus Geltoki zaharra.

Ekollaondo. Arrautzak, ahuntz-gazta. Goldaratz.
Elkea. Lekaleak, garagardoa, sagar-zukua. Bakedano eta Artaxoa.
El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.
Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe.
Ecológicos Aranda. Oliba-olio birjina estra eta almendruak. Faltzes.
Pittika. Behi-gazta. Erratzu.
Javier Anocibar. Patatak eta txitxirioa. Munarriz.
Domiña. Hestebetea. Goizueta
Axuribeltz. Gazta. Iturgoien.
Erlandere. Eztia. Arbeiza.
Erlan. Eztia. Izurzu.
Gil Pagola. Olioa. Eulz.
Bodegas Azpea. Ardoa. Lumbier.

POSTU GONBIDATUAK:
Casa Paulina-Lurmendi. Marmeladak. Eulate.
Ganaderas en Red. Emakume abeltzainen kolektiboa.

JARDUERAK:
12:00-14:00: ‘Zatoz eta dastatu’. Domiñaren eskutik betizu haragiaren doako dastaketa.
11:30: ‘Sabores y raíces’ liburu aurkezpena. Ganaderas en Red.