EKOtopaketa urriak 1

Sukaldaritza klase magistrala
Ikasi plater gozo bat prestatzen gonbidatutako sukaldarien eskutik eta hitz egin ekoizleekin elikagai ekologikoei buruz gehiago jakiteko.

Data eta ordua: Urriak 1, osteguna, 20:00etan Geltokin.

Sukaldari gonbidatua: Vicente Ursúa (Ubuntu Gastronomika).

Klaseko magistraleko platerrak: Piper panatxea eta pil pil begetala.


Afari ekologikoa

Klasea amaitu ondoren afari ekologikoa hasiko da. Bertan, plater magistrala dastatu ahal izango da, baita Geltoki jatetxeak prestatutako beste hiru errezeta ere (bi gazi eta goxo bat), datorren larunbateko EKOmerkatuan eskuratu ahal izango dituzunak.EKOtopaketaren edizio honetan menua honako hau izango da:

  • Azenario glaseatuak, alberjinia hummusa eta tipulin olioa.
  • Tenperatura baxuan erretako txahal moilejak, pìko piperra eta haren pil-pila.
  • Ahuntz gaztaren kremaz betetako kanutilloak eta irasagar saltsa.

EKOtopaketaren prezioa 20 €
Klasea, lau errazioen dastaketa eta ardo ekologikoa

IZENA EMAN: