
EKOmerkatuko albiste guztiak, eguneratuta egon zaitezen
EKOmerkatua datorren abenduaren 7an, ardo dastaketa eta egutegi ekologikoarekin
Urteko azken EKOmerkatuak Nafarroako ardo ekologikoak omendu nahi ditu. Horretarako, Zatoz eta dastatu! doako dastatze-guneak ardoa eta gazta eskainiko du 12:00etatik 14:00etara eta, gainera, ardo ekologikoen dastaketa egingo da Migueltxo Goñi sommelierraren eskutik 12:00etan. Jarduera doakoa da, abenduaren 5a baino lehen isabel@cpaen.org...
Ostegunean egingo da lehen EKOtopaketa
NNPEKk sustatutako EKOmerkatuak hitzordua du martxoaren 7an, larunbatarekin; baina bi egun lehenago, hilaren 5ean, EKOtopaketa eginen dugu.
NNPEKk abian jarri du Iruñeko lehen EKOmerkatua
Iruñeko EKOmerkatua hilabete bakoitzeko lehen larunbatean egingo da, Iruñeko autobus-geltoki zaharreko nasetan. Bertan, ekoizpen ekologikoak, zuzenean eta bitartekaririk gabe, Nafarroako gertuko elikagaiak, ekologikoak, freskoak eta sasoikoak jarriko ditu jendearen eskura. Lehenengo hitzordua martxoaren 7an izango da. Gainera, EKOmerkatuaren aurreko ostegunean EKOtopaketa bat egingo da Geltokin, sukaldaritzako klase magistral bat, Nafarroako sukaldarien eskutik, eta ondoren afaria egingo da produktu ekologikoekin. Informazioa ekomercado.org helbidean dago eskuragarri.
NNPEKk eta Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu dute EkoMercadoa martxan jartzeko
Iruñean hilero ekomerkatu bat sortzeko proiektua martxan da dagoeneko, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak hitzarmena sinatu ondoren. Proiektua udaberria baino lehen abian jartzea aurreikusten da. Hilero azoka bat egongo da Iruñean, EkoMercado izenekoa. Xedea ekoizpen ekologikoa publikoari gerturatzea eta produktu hori urteko gainerako egunetan non aurki daitekeen jakinaraztea da. Horrela, produktu ekologikoak eta hurbileko produktuak banatzen…