
EKOmerkatuko albiste guztiak, eguneratuta egon zaitezen
Bidasoako kiwiak itzuli dira apirileko EKOmerkatuan
Hurrengo EKOmerkatua datorren apirilaren 5an izango da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatua Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean izango da eta Nafarroako 14 ekoizlek parte hartuko dute, elikagai ekologiko anitzekin. Nafarroako sasoiko elikagaiek ere presentzia handia dute hilabete honetan, Kibbisatek Donamarian eta Donezteben hazitako kiwiekin...
Maiatzaren 2an, larunbatarekin, egin da Iruñeko bigarren EKOmerkatua
Maiatzaren 2an, larunbatarekin, zabaldu ditu ateak Iruñeko bigarren EKOmerkatuak, bizi garen garaiak eskatzen dituen segurtasun neurrietara egokitutako ezohiko edizioa.
EKOmerkatuak larunbat honetan irekiko ditu ateak lehen aldiz
Iruñeko autobus-geltoki zaharreko nasetan egingo da, eta 22 postuk parte hartuko dute: ekologikoak, freskoak, sasoikoak eta Nafarroakoak. NNPEKko nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua hileko lehen larunbatean egingo da, eta 40 ekoizle ekologiko baino gehiago txandakatuko dira, elikagaien urtarokotasuna eta freskotasuna bermatzeko.
Iruñeko EKOmerkatua itzuli da
Martxoaren hasieran lehen edizioa egin eta apirilean geldialdia egin ondoren, Iruñeko EKOmerkatua hamahiru ekoizlerekin itzuliko da larunbat honetan, eta horietan Nafarroako elikagai ekologikoak erosi ahal izango dira, hala nola, barazkiak, gaztak, jogurtak, esnea, eztia, arrautzak, olioa, garagardoa, lekaleak, marmeladak, txilindroiko arkumea, almendrondoak eta ardoak. Geltokin egingo da, Iruñeko autobus geltoki zaharreko leihatiletan, maiatzaren 2an, larunbata, 9:30etik 14:00etara, segurtasun-neurri guztiak beteta.
Ostegunean egingo da lehen EKOtopaketa
NNPEKk sustatutako EKOmerkatuak hitzordua du martxoaren 7an, larunbatarekin; baina bi egun lehenago, hilaren 5ean, EKOtopaketa eginen dugu.
NNPEKk abian jarri du Iruñeko lehen EKOmerkatua
Iruñeko EKOmerkatua hilabete bakoitzeko lehen larunbatean egingo da, Iruñeko autobus-geltoki zaharreko nasetan. Bertan, ekoizpen ekologikoak, zuzenean eta bitartekaririk gabe, Nafarroako gertuko elikagaiak, ekologikoak, freskoak eta sasoikoak jarriko ditu jendearen eskura. Lehenengo hitzordua martxoaren 7an izango da. Gainera, EKOmerkatuaren aurreko ostegunean EKOtopaketa bat egingo da Geltokin, sukaldaritzako klase magistral bat, Nafarroako sukaldarien eskutik, eta ondoren afaria egingo da produktu ekologikoekin. Informazioa ekomercado.org helbidean dago eskuragarri.
NNPEKk eta Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu dute EkoMercadoa martxan jartzeko
Iruñean hilero ekomerkatu bat sortzeko proiektua martxan da dagoeneko, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak hitzarmena sinatu ondoren. Proiektua udaberria baino lehen abian jartzea aurreikusten da. Hilero azoka bat egongo da Iruñean, EkoMercado izenekoa. Xedea ekoizpen ekologikoa publikoari gerturatzea eta produktu hori urteko gainerako egunetan non aurki daitekeen jakinaraztea da. Horrela, produktu ekologikoak eta hurbileko produktuak banatzen…