JOSÉ AGUADO (TUTERAKO TOPERO JATETXEKO SUKALDARIA)
Osagaiak (4 p)
- 2 belaunpe
- 4 orburu pertsonako
- 50 gr almendra gordin
- 2 baratxuri-ale
- 50 gr perrexil
- mami-koilarakada bat
- 10 ml koñak
- tomate birrinduaren poto erdia
Nola prestatu
Arkumea zatitu eta perola batean olio gutxirekin (oso beroa) markatu. Gehitu baratxuria xafletan, almendra xehatua, txorizo-piperren mami koilarakada bat eta perrexila. Koñak-txorrotada bat bota eta alkohola lurruntzen utzi. Tomate-poto erdia gehitu eta estali urez. Utzi egosten ordubete inguru.
Atera arkumea erretilu batera eta papurtu. Arkumeari Gelburger-a gehitu eta erretilu batean zabaldu, gutxi gorabehera 1 cm-ko zabalera duen arkume-plaka bat utzita. Gorde hozkailuan, hotz eta trinko gelditu arte. Arkume-plaka laukizuzen edo karratuetan ebaki. Laukizuzen bakoitza zartaginean markatu ongi lotzeko.
Gisatuaren salda iragazi eta arto-irinarekin loditu, saltsa-testura lortzeko. Orburuak garbitu, julianazko xafletan moztu eta frijigailuan frijitu. Ondoren, paper lehortzaile batean xukatu eta gorde.
Montaketa: Jarri arkume-zatia plateraren erdian, saltsaz estali eta alde batean orburu frijituak jarri.