Iñaki Andradas eta Luken Vigo Baserriberriko sukaldariekin.
Osagaiak (6p)
- 6 arrautza
- 20-30 g boilur
- 200g portobello
- Tipula handi bat
- 50g esne-gain
- Ardo zuriaren txorrotada bat
- 2 patata
- 50g gurin
Nola prestatu
Hasteko, arrautzak boilurtuko ditugu. Horretarako, arrautzak eta boilurra taper itxi batean sartuko ditugu eta hozkailuan utziko dugu 3 egunez.
Portobello saltsarako, tipula laukitxo mehetan moztu eta 10 minutuz bigunduko dugu. Ondoren, portobello txikituak gehitu eta 5 minutuz bigunduko ditugu. Bukatzeko,ardo zuria gehitu, gero esne-gaina eta 5 minutuz egosiko dugu. Gatza eta piperbeltza bota.
Patata-purea egiteko, patata zuritua eta zatitan ebakia gatz-uretan egosi, bigun egon arte. Gorde egosteko ura. Gehitu gurina patatari, egosketa-salda, krema fina lortu arte, eta txikitu. Gatza eta piperbeltza bota.
Patata-purea egiteko, patata uretan (gatzarekin) egosi beharko dugu, zuritua eta zatitan moztua, bigun egon arte. Egosteko erabili dugun ura gordeko dugu. Patata egosiari, gurina eta egosketa-salda gehituko diogu, krema fina lortu arte, eta txikitu. Gatza eta piperbeltza bota.
Arrautzak lurrun-labean egosiko ditugu, 32 minutuz, 66 gradutan, edo ur irakinetan egingo ditugu (galdarraztatuak).
Muntatzeko, edalontzi edo plater sakon batean portobello krema, arrautza, patata-purea, boilur birrindua eta oliba-olio txorrotadatxo bat jarriko ditugu.