Arrautza patata frijituen zarakarrarekin, sasoiko piperrak, xabugoa eta baratxuri-ogi txigortua

NIKOLAS RAMÍREZ (TAFALLAKO TUBAL JATETXEKO SUKALDARIA)

Osagaiak (4 p)

  • 4 arrautza
  • 8 xerra Xabugo
  • 2 patata
  • Tomate bat
  • 12 pikillo piper
  • 4 ogi-xerra estu
  • 4 baratxuri-ale
  • Oliba-olioa
  • Tipulin xehatua
  • Apoperrexila
  • Holandar saltsa arina

Nola prestatu

Patatak xafla milimetrikotan zatitu, zakote-ebakitzaile edo mandolina batean, eta bata bestearen gainean jarri labe-erretilu batean. Estali oliba-olioarekin eta laberatu 120 °C-tan 20 minutuz. Kendu oliba-olioa eta gorde.

Arrautza oskoletik atera, film-paper batean bildu, oliba-olioarekin igurtzita, itsasi ez dadin, eta bridatzeko soka batekin itxi, barruan airerik gera ez dadin. Egosi ur irakinetan 3 minutu eta 45 segundoz, eta utzi hozten giro-tenperaturan.

Film-paper baten gainean, patata konfitatua jarri. Haren gainean, xabugo urdaiazpikozko xafla bat eta beste film-paperetik
askatutako arrautza. Itxi berriro dena elkarrekin, lehenago arrautzarekin egin bezala. Hozkailuan gorde bi orduz.

Montaketa: Zerbitzatzean, frijitu arrautza oliba-olio bero-berotan, estaltzen duen patata gorritu eta kurruskaria geratu arte.

La Panpinelako pizza orea

La Panpinelako pizza orea

LA PANPINELAKO PIZZA OREA (MARIELA GOÑI) Osagaiak (4 pertsona) 75 g ur 150 g irin ekologiko 12 g legami Koilarakada 1 oliba-olio birjina estra ekologikoa Elaborazioa Nahastu eta oratu ongi osagaiak, ore homogeneo bat geratu arte. Utzi 5 orduz giro-tenperaturan...

Falafela mendafin saltsarekin

Falafela mendafin saltsarekin

FALAFELA MENDAFIN SALTSAREKIN (TINA ASENSIO) Osagaiak (4 pertsona) Txitxirio kikara 1 Tipula txiki 1/4, kubitutan moztua Birrindutako baratxuri 1 2 koilarakada zilantro xehatu 2 koilarakada perrexil xehatu koilarakada bat kumino-hauts koilarakadatxo bat bikarbonato...

Kusi (Poztasauna kitxuan)

Kusi (Poztasauna kitxuan)

KUSI (POZTASUNA KITXUAN) (LOREA LOZADA) Osagaiak (16 unitaterako osagaiak) Txahala 1 kg 150 gr arto more 30 gr panela 30 ml soja saltsa 1 anis izartsu 1 tipulin 250 gr anana 300 ml hondo ilun gatza piperbeltza 200 ml OOBE 300 gr kalabaza 300 gr boniato 100 gr jengibre...

Neguko entsalada tempeh bacon eta intxaur ozpinarek

Neguko entsalada tempeh bacon eta intxaur ozpinarek

NEGUKO ENTSALADA TEMPEH BACON ETA INTXAUR OZPINAREKIN (TINA ASENSIO) Osagaiak Entsalada: eskarola (zatitua) haritz-hostoa kalabaza errabanitoak(ilargi-erdietan moztuak) granada artoa oliba-olioa umeboshi ozpina Bacon tempeh 100g tempeh,takitoetan moztuta Koilarakada 1...

Gazta egitea

Gazta egitea

GAZTA EGITEA  (JOSEAN ITURRALDE. EKOLLAONDO) Osagaiak Esne gordina (ahuntzarena, behiarena edo ardiarena) Hartzigarri laktikoa Gatzagia Gatza Nola prestatu Esnea pasteurizatu 65º C-tan berotuz 30 minutuz. Esnea 37ºC-ra arte hoztu, hartzidura eta gatzagia gehitu....

Udazkeneko menestra

Udazkeneko menestra

WALTER VILLORRIA (CASA PERICO JATETXEA) Osagaiak (4 p) baratxuria tipula borraja zerba babarrun berdea azenarioa kalabaza kardua (eskuragarritasunaren arabera) Nola prestatu Garbitu eta egosi barazkiak bereizita. Hoztu uretan izotzarekin eta gorde. Txikitu tipula eta...

Baratxuri tostadika

Baratxuri tostadika

LUIS SALCEDO (REMIGIO JATETXEA) Osagaiak (4 p) Baratxuria Ogia Gatz Oliba olioa Nola prestatu Faltzesko baratxuri ekologiko "kaskabel" burua modu horizontalean moztuko dugu, hortz guztien batasuna kentzeko. 7 orduz prestatzen ditugu presioan. Eta amaitutakoan 50 gradu...