Buy Generic Zolpidem Buy Ambien Online Safely Zolpidem Sale Online Buy Ambien American Express

EKOmerkatua larunbatean, abuztuak 3, Faltzesko baratxuriekin eta Hazialdekoren lekaleekin

29/07/2024

EKOmerkatua datorren larunbatean, abuztuak 3, itzuliko da. Faltzesko baratxuriak izango dira protagonista jardunaldian, eta Lakabeko okindegiko ogi ekologikoarekin egindako txigorkietan dastatu ahal izango dira, ‘Zatoz eta dastatu’ izeneko gunean, 12:00etatik 14:00etara; gainera, Hazialdeko elikagai ekologikoen hileko merkatuan sartuko da eta lekaleak izango ditu salgai. 10:00etatik 14:00etara izango da, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan. Udako hilabeteetan ohikoa den bezala, bere […]

Jarrai gaitzazu

EKOmerkatua datorren larunbatean, abuztuak 3, itzuliko da. Faltzesko baratxuriak izango dira protagonista jardunaldian, eta Lakabeko okindegiko ogi ekologikoarekin egindako txigorkietan dastatu ahal izango dira, ‘Zatoz eta dastatu’ izeneko gunean, 12:00etatik 14:00etara; gainera, Hazialdeko elikagai ekologikoen hileko merkatuan sartuko da eta lekaleak izango ditu salgai. 10:00etatik 14:00etara izango da, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan.

Udako hilabeteetan ohikoa den bezala, bere sasoia dela eta, larunbat honetan, abuztuak 3, Olite Tainta Faltsezko baratxurien ekoizleek parte hartuko dute EKOmerkatuan.  Gainera, ‘Zatoz eta dastatu’ gunean Lakabeko ogi ekologikoarekin eta Faltzesko baratxuriekin egindako ogi txigortuak dastatu ahal izanen ditugu, ekoizleen eskutik, 12:00etatik 14:00etara.
Lakaben, Artzibarko herri txiki batean, ogi ekologikoa egiten dute 90eko hamarkadatik, eta Nafarroan okintza ekologikoan aitzindaria den proiektua dute. Artisau-ogia egiten dute, legamia amarekin egina eta egur-labean egina. Ogiaren prozesua alea ehotzearekin hasten da, eta basoarekin eta animaliekin elkarlanean lan egiten dute egurra lortzeko eta behar duten energia ekoizteko. Ogi ezberdinak egiten dituzte, hala nola zekale ogia, gari ogia, ogi zuria, intxaur eta mahaspasa ogia edo sesamo ogia, EKOmerkatura hilabetero eramaten dituztenak.
Baratxuriaren propietate sendagarriek osasunerako bitxi bihurtzen dute. Antiseptikorik, antibiotikorik eta antimikotiko naturalik onenetakoa da. Faltzesen ongi ezagutzen dituzte beren ezaugarriak, Nafarroako baratxurien ekoizle nagusia baita. Hori dela eta, Olite Tainta Faltzesko enpresa familiarra, baratxuri ekologikoen ekoizleak, EKOmerkatuan izango dira larunbat honetan, abuztuak 3, 10:00etatik 14:00etara. Gainera, baratxuri-txirikordaren erakusketa txiki bat egingo dute.
Ekoizle berriak merkatuan: Hazialdeko
Faltzesko baratxuriez gain, EKOmerkatuan hilero aurkitzen ditugun ohiko elikagaiak egongo dira, osasungarriak eta jasangarriak, ekoizten duten pertsonen eskutik.
Edizio honetako beste berrikuntza bat da Hazialdekok, Nafarroako laborantza estentsiboko nekazari ekologikoen elkartea, EKOmerkatuan parte hartuko duela hemendik aurrera hilabetero.  Dilista, txitxirio eta garagar ekologikoa izanen ditu salgai, besteak beste.
Gaur egun Hazialdeko elkartea 15 nekazarik osatzen dute eta bere nekazaritza jarduera laboreen txandakatzeetan oinarritzen da, non lurraren aberastasuna aprobetxatzen den. Horretarako, labore eta barietate zaharren programazioan elkarrekin lan egiten dute, eta sektorearen egituraketa horri esker, finka agroekologikoetan produktu ugari dituzte. Ongi etorri EKOmerkatura!
EKOMERKATUKO EKOIZLEAK, ABUZTUAK 3. 10:00-14:00
Axuribeltz. Ardi-gazta. Iturgoien
Ekollaondo. Arrautzak, gazta eta esnekiak. Goldaratz.
Pittika. Behi-gazta. Erratzu.
Larrezabal ECO. Ardi-gazta. Altsasu.
El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso
Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra. Eulz.
Ecológicos Aranda. Oliba-olio birjina estra. Faltzes.
Elkea. Lekaleak, garagardoa, olioa. Bakedano eta Artaxoa.
Javier Anocibar. Lekaleak. Munarriz
Hazialdeko. Lekaleak eta zerealak. Nafarroa
Domiña. Betizu hestebeteak. Goizueta.
Erlan. Eztia. Izurzu
Erlandere. Eztia. Arbeiza.
Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe
Martinelli pasta. Pasta. Beriain.
Azpea upeltegiak. Ardoa. Irunberri.
POSTU GONBIDATUAK
Olite Tainta. Baratxuriak. Faltzes.
Lurmendi. Marmeladak. Eulate
JARDUERAK:
12:00-14:00. ‘Zatoz eta dastatu’. Baratxuri txigorkien doako dastaketa Lakabeko okindegiaren eta Olite Tainta baratxurien eskutik.