Abuztuak 1, Ekomerkatua Faltzeseko baratxuriarekin protagonista bezala

27/07/2026

Datorren abuztuaren 1ean Ekomerkatua Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetara itzuliko da 10:00etatik 14:00etara.

Jarrai gaitzazu

Hilabete bakoitzeko lehen larunbatean ospatzen den produktu ekologikoen merkatua uztaileko geldialdiaren ondoren itzultzen da, Nafarroako 10 ekoizle ekologikorekin. Gainera,abuztuan  ohikoa izaten den bezala, gonbidatutako postu gisa baratxuri ekologikoen postu bat etorriko da Faltzetik.

Ekomerkatuaren helburu nagusia da Nafarroako tokiko, sasoiko eta ekologiako produktuak sustatzea eta herritarrei hurbiltzea. Produktu horien ekoizleek harreman zuzena izango dute kontsumitzailearekin, eta beren produktuak merkatuko bisitariei erakutsi ahal izango dizkiete.

Gainera, kontsumitzaileek hainbat produktu etxera eramateko aukera izango dute: Goldaratzeko arrautzak, Caparrosoko barazkiak, Iturgoyeneko gaztak, Artiedako kontserbak eta mermeladak…

Goizeko 12:00etan Olite Taintaren eskutik baratxuri-txirikorda erakustaldia izango dute nasetara hurbiltzen direnek.

ABUZTUAREN 1AN EKOMERKATUAN EGONGO DIREN POSTUAK

  • Axuribeltz. Ardi gazta. Iturgoien.
  • Ecológicos Aranda. Olioa. Falces.
  • El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.
  • Ekollaondo. Arrautzak. Goldaratz.
  • Javier Anocibar. Patatak eta txitxirioak. Munárriz.
  • Lakabe. Ogia. Lakabe.
  • Erlan. Eztia. Izurzu
  • Conservas Gukalde. Mermeladak eta kontserbak. Artieda
  • Puesto Invitado: Basabiotza. Kremak. Itsaso
  • Puesto invitado: Ajos Olite Tainta. Baratxuriak. Falces
Basotxoak EKOmerkatua ospatuko du azaroan, 8 ekoizle ekologikorekin

Basotxoak EKOmerkatua ospatuko du azaroan, 8 ekoizle ekologikorekin

Datorren azaroaren 7an, 10:00etatik 14:00etara, EKOmerkatua, Nafarroako produktu ekologikoen hileroko merkatua Iruñeko Basotxora eramango da.   Ekoizlearen hurbiltasunagatik produktuak bertatik bertara ezagutzeko aukera ezin hobea den merkatuak Nafarroako hainbat...