Nafarroako ekoizle ekologikoen merkatua
Hileko lehen larunbatean 10:00-14:00
Hurrengo EKOmerkatua: Martxoak 1, larunbata
Iruñeko Autobus Geltoki Zaharran
Zer da EKOmerkatua?
Iruñeko EKOmerkatua Nafarroan ekoitzi eta egindako tokiko elikagai ekologikoen hileko merkatua da. Zuzeneko salmentako merkatua da, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagunea eta Nafarroako ekoizpen ekologikoa sustatzeko gunea.
Non eta noiz ospatzen da EKOmerkatua?
Hilero, hileko lehen larunbatean, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean, 10:00etatik 14:00etara.
Zer eskaintzen du?
Sasoiko elikagai ekologikoak, freskoak eta prestatuak, eta zuzenean ekoizleengandik.
EKOmerkatua sentsibillizazio gunea da. Bertan, Nafarroan modu ekologikoan zer landatzen den bertatik bertara ikusteko aukera dago. Gainera, elikagaien ezaugarriak ezagutzeko aukera eskaintzen du: sasoikotasuna, nola ekoitzi edo prestatu diren, propietateak, erabilera ezberdinak eta errezetak.
EKOmerkatua ere ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagunea da. Izan ere, hauen arteko harreman zuzena eta konfidantzazkoa sortzea ahalbidetzen du.
Giro ona, helduentzako eta haurrentzako jarduera kultural eta gastronomikoekin: dastatzeak, tailerrak, erakustaldiak, musika…
Eta askoz gehiago: lankidetza agroekologiarekin, jasangarritasunarekin, ekonomia sozialarekin, merkataritza txikiarekin edo gizartearen partaidetzarekin zerikusia duten erakunde eta elkarteekin.
Eta EKOtopaketa?
EKOmerkatu aurreko ostegunean ere hileko EKOtopaketaz gozatu ahal izango da Geltokiko jatetxean. EKOtopaketa, funtsean, sukaldaritza klase bat da. Bertan, Nafarroako Jatetxe Iraunkorren Sareko sukaldari onenek elikagai ekologiko ezberdinekin afaria prestatzen dute. Beraz, parte-hartzaileek errezeta bat ikasiko dute, eta errezeta horren osagai nagusiak larunbateko EKOmerkatuan erosi ahal izango dituzte, zuzenean ekoizleei.

Bidasoako kiwiak, otsailaren 1go EKOmerkatuaren sasoiko nobedad
Urteko lehen EKOmerkatua datorren otsailaren 1an izango da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatua larunbat honetan itzuliko da, eta Nafarroako 15 ekoizlek parte hartuko dute, elikagai anitzekin. Nafarroako sasoiko elikagaiek ere presentzia handia dute hilabete...