Nafarroako elikagai ekologikoen zuzeneko salmentaren hileko merkatua
EKOmerkatuak ekoizpen sektoreak berak identifikatutako behar bati erantzuna ematen dio. NNPEKek sustatu du proiektua, INTIArekin elkarlanean, eta Nafarroako Gobernuak eta Europako FEADER funtsek finantzatu dute, Landa Garapeneko Programaren 16.2 neurriaren bidez.
Produktu ekologikoa eta tokikoa sustatzeko eta herritarrengana hurbiltzeko eta merkatu tradizionalek hiri-eremuaren eta landa-eremuaren arteko loturan duten eginkizuna indartzeko helburuarekin sortu da, bai eta ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko aliantzak egiteko ere.
Salmenta zuzeneko azoka, lehen sektorearen balio erantsia proiektatzeko aukera ematen duena, eta bai ekoizle zein kontsumitzaileentzako prezio justuekin, Horrela, nekazaritza ekologikoaren eta landa-eremuen garrantziari buruzko sentsibilizaziorako gune bihurtzen da.
EKOmerkatua Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa sustatzeko gunea ere bada, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagunea, lankidetzan oinarritua. Agroekologia eta elikagaien subiranotasuna sustatzeko eta tokiko nekazaritza ekologiko txikia babesteko beharraz kontzientzia kritikoa sortzeko sentsibilizazio gunea.
Sektore ekoizleak berak identifikatutako behar bati erantzuten dio ekimenak.
NNPEKek sustatu du proiektua, INTIArekin elkarlanean, eta Nafarroako Gobernuak eta Europako FEADER funtsek finantzatu dute, Landa Garapeneko Programaren 16.2 neurriaren bidez