EKOtopaketa urtarrilak 25

Sukaldaritza klasea eta afari ekologikoa sukaldari baten eskutik

Ikasi plater gozo bat prestatzen gure sukaldariaren eskutik eta hitz egin ekoizleekin elikagai ekologikoez gehiago jakiteko.

Sukaldari gonbidatua: Mariela Goñi (La Panpinela pizzeriako sukaldaria).

Sukaldaritza klaseko platera: neguko barazkien pizza

Afari osteko menua: Sukaldaritza klaseko errazioa eta Geltokik egindako beste hiru errazio (bi errazio gaziak eta bat gozoa) dastatuko dira.

EKOtopaketaren prezioa: 20 € (Klasea, lau errazioak eta ardo ekologikoa barne)

ERRESERBAK