EKOtopaketa irailak 2
20:00etan.
Sukaldaritza klasea eta ondoren afaria elikagai ekologikoekin
Ikasi plater gozo bat prestatzen gure sukaldariaren eskutik eta hitz egin ekoizleekin elikagai ekologikoez gehiago jakiteko.
Sukaldari gonbidatua: Martin Iturri Huerta, Agoizko Beti Jai eta Iruñeko Cocotte jatetxeko sukaldaria.
Sukaldaritza klaseko platera:
-Ajoarrieroa El Puente Viejoko tomate eta sasoiko barazki ekologikoekin eta Ekollaondo arrautza frijituarekin.
20:40ean.
Afari osteko menua
Sukaldaritza klaseko errazioa eta Geltokik egindako beste hiru errazio ( bi errazio gaziak eta bat gozoa) dastatuko dira.
-Salmorejoa mertxika-entsaladarekin eta gazta urdinarekin
-Barazki eta perretxikoen royala
-Sagar eta ezti biribilkia
Ekoizleen parte hartzearekin.
EKOtopaketaren prezioa 20 €
Klasea, lau errazioak eta ardo ekologikoa barne.