Hurrengo larunbatean, ekainak 7 Ekomerkatua leial jarraitzen dio Autobus Geltoki Zaharreko nasetan hilero egiten duen hitzorduari, aukera ona baita hilabetea ongi hasteko kalitatezko produktu ekologikoak erosiz. Nafarroako 9 ekoizle ekologikok parte hartuko dute eta euren elikagaiak erakutsiko dituzte 10:00etatik 14:00etara Iruñeko erdigunean. Etxera eramateko Nafarroako produktu ekologiko ugari egonen dira: Lizarraldeko olioa eta lekaleak, Izurzuko eztia, Imotz Haraneko arrautzak, Munarrizko patatak eta lekaleak eta iturgoieneko gaztak eta Caparrosoko sasoiko barazkiak.
EKOmerkatua Nafarroako kalitatezko produktu ekologikoak sustatzeko erakusleihoa izatea da helburua, ekologikoan kontsumitzea, tokiko ekoizleei lagunduz eta planetaren iraunkortasunari lagunduz, kontzientzia soziala eta ekologikoa eratzen laguntzen den bezala.
Goizeko 12:00etan II. edizioko “Ekomiradas:natura zure begien bitartez”sari banaketa izango da non aurkeztuko dira 12 argazki finalistak eta bozketa publikoaren argazki irabazlea.
Baite ere 13:00etan ipuin kontalaria euskaraz “Denetarik eta bertakoa” 3 urte baino gehiagoko eta asistentzia librekoa.
Ekotopaketa ekainean
Gainera ostegunean ekainak 5, 20:00etan Geltokin, ekotopaketa ospatuko da Alhambra jatetxearekin. Javier Díaz sukaldari gonbidata izango da Ekomerkatuaren gaztekin egindako izozki bat prestatuz. Gainera, Ion Gulina eltokiko sukaldaria beste hiru plater prestatuko ditu elikagai ekologikoekin.
POSTUAK
Elkea. Lekaleak eta olioa. Baquedano eta Artajona.
Axuribeltz. Ardi gazta. Iturgoien.
El Puente Viejo. Barazkiak. Kaparroso.
Gil Pagola. Olioa. Eulz.
Ekollaondo. Gazta eta arrautzak. Goldaratz.
Javier Anocibar. Txitxirioak eta patatak. Munárriz.
Erlan. Eztia. Izurzu.
Lakabe. Ogia. Lakabe.
Ekosagar. Sagar zukua. Oscoz
Larrezabal. Gazta. Alsasua