Buy Generic Ambien Cr Zolpidem Paypal Buy Zolpidem Canada Buy Zolpidem Online India Buy Zolpidem Online Paypal

EKOmerkatua larunbat honetan, ekainak 1, gerezi eta marmelada ekologikoekin

30/05/2024

Datorren ekainaren 1eko EKOmerkatuak marmelada ekologikoei eta denboraldia hasi berri duten gereziei eskainiko die jardunaldia. ‘Zatoz eta dastatu' izeneko gunean, 12:00etatik 14:00etara, Lurmendiren marmeladak dastatu ahal izango dira, Eulatetik (Lizarraldea) datozenak.

Jarrai gaitzazu

Larunbat honetan, ekainak 1, EKOmerkatua ospatuko da Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean, CPAEN/NNPEKek antolatuta. Oraingoan marmelada izango da protagonista Lurmendiren eskutik egingo den ‘Zatoz eta dastatu’ espazioan. Gainera, sasoiko fruta eskuragai egonen da eta Etxauribarko Kiroga Anaiak Arraizako gerezi ekologikoak ekarriko dituzte.

Datorren ekainaren 1eko EKOmerkatuak marmelada ekologikoei eta denboraldia hasi berri duten gereziei eskainiko die jardunaldia. ‘Zatoz eta dastatu’ izeneko gunean, 12:00etatik 14:00etara, Lurmendiren marmeladak dastatu ahal izango dira, Eulatetik (Lizarraldea) datozenak.
Lurmendiren atzean Oscar eta Maria daude, herrian bizitzen geratzeko apustua egin duen bikote gaztea eta marmeladen elaborazio ekologikoan lan egiten dutenak: “2023aren hasieran “Casa Paulina” marmeladen negozioarekin jarraitzeko aukera sortu zitzaigun, eta ez genuen birritan pentsatu. Negozio horretan, haranean jarraitzeko gogoak bat egiten zuen, buruan zebilkigun zerbait egiteko ideiarekin. Ordutik orain arte, ekoizpen modu bera mantendu dugu, ekologikoa eta erabat artisaua”, adierazi dute. Mugurdi marmelada, garratz marmelada, ahabi marmelada, marrubi marmelada eta beste hainbat erreferentzia dastatu ahal izango dira larunbatean EKOmerkatuan.
Sasoiko gereziak
Ohikoa den bezala, EKOmerkatuko edizio bakoitzean, eta elikagaien ekoizpen-denboraldien arabera, Nafarroako ekoizle ekologikoek gaztak, olioak, ardoak, barazkiak, lekaleak, marmeladak, ogiak eta pastak, eztia, pasta, garagardoak eta Nafarroan ekoiztu eta landutako elikagai ekologikoen abar luze bat gerturatzen dute Iruñeko erdigunera, ez bakarrik  kontsumitzaileak erosteko, baita salmenta zuzena bultzatzeko eta gertuko harremana sortzeko. Hain zuzen ere, sasoia kontuan hartuta, ekaineko EKOmerkatuan Kiroga Anaiak Fruitu ekologikoak parte hartuko dute, Arraizako (Etxauribar) gerezi ekologiko gozoekin.
Gainera, EKOmerkatu honek jardunaldia are interesgarriagoa egiten duten hainbat jarduera ditu. Pilates/yoga fusio klase bat programatuta dago María Huget Elcarterekin. Horretarako, izena eman behar da cpaen@cpaen.org helbidean, 10:45ean hasiko da.
EKOmerkatuan programatutako beste jarduera bat EKOmiradas argazki ekologikoaren lehiaketako sarien ematea da. Lehiaketa horretara 131 argazki aurkeztu dira, eta horien proposamenik onenak Autobus Geltoki Zaharreko erabilera anitzeko aretoan erakutsiko dira.
EKOMERKATUA
Ekainak 1 10:00etatik 14:00etara. Iruñeko Autobus Geltoki Zaharra.
Ekollaondo. Arrautzak, ahuntz-gazta. Goldaratz.
Elkea. Lekaleak, garagardoa, sagar-zukua. Bakedano eta Artaxoa.
El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.
Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe.
Ecológicos Aranda. Oliba-olio birjina estra eta almendruak. Faltzes.
Pittika. Behi-gazta. Erratzu.
Javier Anocibar. Patatak eta txitxirioa. Munarriz.
Axuribeltz. Gazta. Iturgoien.
Erlandere. Eztia. Arbeiza.
Erlan. Eztia. Izurzu.
Gil Pagola. Olioa. Eulz.
Bodegas Azpea. Ardoa. Lumbier.
Pastas Martinelli. Pasta. Beriain.
POSTU GONBIDATUAK
Lurmendi. Marmeladak. Eulate.
Kiroga Anaiak Fruitu ekologikoak. Gereziak. Arraiza (Etxauribar)
JARDUERAK
10:45-11:45: Pilates yoga fusio klasea. Inskripzioak cpaen@cpaen.org helbidean. Eraman esterilla eta arropa erosoa.
12:00-14:00: Zatoz eta dastatu. Lurmendiren eskutik marmelada dastaketa doan.
12:30: EKOmiradas argazki lehiaketaren sari banaketa.