LA PANPINELAKO PIZZA OREA (MARIELA GOÑI)
Osagaiak (4 pertsona)
- 75 g ur
- 150 g irin ekologiko
- 12 g legami
- Koilarakada 1 oliba-olio birjina estra ekologikoa
Elaborazioa
Nahastu eta oratu ongi osagaiak, ore homogeneo bat geratu arte. Utzi 5 orduz giro-tenperaturan pausatzen.
Pizza egiteko:
Luzatu orea eta gehien gustatzen zaizun lodierarekin utzi. Estali tomate geruza fin batekin, haren gainean gehien gustatzen zaizun gazta ipini.
Gehitu osagaiak nahierara: barazkiak, arrautza, hestebeteak…
Berotu labea (Panpinelan labea 500 ºC inguruan dago) potentzia handienean.
Zaindu pizza zure gustura egon arte.