GAZTA EGITEA (JOSEAN ITURRALDE. EKOLLAONDO)
Osagaiak
- Esne gordina (ahuntzarena, behiarena edo ardiarena)
- Hartzigarri laktikoa
- Gatzagia
- Gatza
Nola prestatu
Esnea pasteurizatu 65º C-tan berotuz 30 minutuz.
Esnea 37ºC-ra arte hoztu, hartzidura eta gatzagia gehitu. Hartzigarriek pasteurizazioan galtzen diren entzimak gehitzen dituzte.
Esnea gatzatu ondoren, utzi 50 minutuz pausatzen eta hautsi hagaxka batekin edo eskuarekin.
Kendu seruma eta jarri orea molde batean egun batzuetan, hezetasuna gal dezan eta irmo gera dadin. Irauli eta likido-soberakina kendu.
Gazta egin ondoren, irmoagoa izan dadin prentsatzen da, bereziki gorde eta ondu nahi bada.
Gatza hartzidura eta gatzuna gehitzean edo prozesuaren amaieran gehitu daiteke, gatzunetan egindako gazta sartuz.