AARON ORTIZ (RESTAURANTE KABO)
Osagaiak (4 p)
- 2 tomate itsusi
- 1 albaka sorta
- 1 martorri sorta
- 1 perrexila sorta
- Limoi 1
- 100 g gazta
- 100 g hur
- 100 g almendra
- sandia 1
- Oliba-olio botila 1
Nola prestatu
Sopleteatu tomateak beltz utzi arte eta zapi heze batekin kendu azal guztia. Giro-tenperaturan gorde
Zuritu eta moztu sandia 2x2ko kuboetan eta gorde.
Egin belar pesto bat Idiazabalgo gaztarekin, albakarekin, perrexilarekin, martorriarekin, ezkaiarekin, almendrekin, hurrarekin eta oliba-olio birjinarekin.
Moztu tomatea 4 zm inguruko xerratan eta jarri gainean sandia, pestoa, belarrak eta gatza. Amaitu oliba-olioarekin.
Kukuluak ur hotzetan garbituko ditugu eta lautan zatituko dugu kukulu bakoitza. Ongi lehortu eta gero, zartaginean berotuko ditugu oliba olio extra pixka batez kolore pixko bat hartu arte..