GOIZA ISIEGAS (AKARI GASTROTETAKO SUKALDARIA)
Osagaiak (4 p)
- 2 uraza kukulu
- 1 errefau eskukadari
- eztia
- 1 kayena piper
- 3 baratxuri
- 6 gerezi
- 4 xerra gazta ondu
- 2 zainzuri fresko
- 1 erremolatxa
- 1 tipula gorri
Nola prestatu
Errefauak ur hotzetan garbitu eta finki moztu ondoren, ozpinetan onduko ditugu.
Honetarako, saltsa prestatuko dugu 300 gr ur, 300 gr ozpin eta 60 gr eztirekin.
Sutik “gatzuna” ( prestatutako saltsa ) kentzean, baratxuri txikituak, kayena eta errefauak batuko ditugu. Saltsa hoztu ondotik hozkailuan utziko dugu 3 egunez bederen freskatzeko.
Zainzuriak zurituko ditugu, eta peladore beraz zirtzilatan (tirak) deseginen ditugu zainzuriak. Emaitza izotza duen uretan utziko dugu, platerra muntatu arte.
Kukuluak ur hotzetan garbituko ditugu eta lautan zatituko dugu kukulu bakoitza. Ongi lehortu eta gero, zartaginean berotuko ditugu oliba olio extra pixka batez kolore pixko bat hartu arte..
Oliozpin-saltsa: Gazta dado txikitan moztuko dugu, eta hezurrik gabeko gereziak ere zatitan moztuta. Gatza, ozpina eta olioa gehituko ditugu eta ongi nahastuko ditugu denak.
Montaketa: Kaiku batean 4 kukuluak jarri eta erremolatxa inguruan jarri ondoren, oliozpin-saltsa gainetik botako diogu guztiari. Errefau xerratxoak erremolatxarekin txandakatuko ditugu. Zainzuri
zirtzilak ongi xukatu ondoren, entsaladaren gainean ezarriko ditugu, honi bolumena emanez. Entsalada prest dago!.