Abenduaren 6an EKOmerkatua ospatuko da Iruñeko Autobus Geltoki zaharrean 10:00etatik 14:00etara, 15 ekoizle ekologiko bilduko dira elikagai ekologikoak saltzeko eta 2026ko CPAEN/NNPEK egutegia banatzeko. Urteko azken EKOmerkatuak CPAEN/NNPEKeko hainbat operadore bilduko ditu, eta beren produktuak salgai jarriko dituzte, Nafarroako produktu ekologiko ugari etxera eramateko aukera eskainiz.
Lizarraldeko olioa eta lekaleak, Arbeizako eztia, Imotz Haraneko arrautzak, Munarrizko patatak eta lekaleak eta Iturgoieneko gaztak edo Caparrosoko sasoiko barazkiak.
Gainera, hilabete honetan Irunberriko Azpea Upaitegiaren ardoa eta Valentziatik Horta de Ximoren laranjak, mandarinak, limoiak eta kaki ekologikoak izango ditugu postu gonbidatuak bezala.
Hurrengo urtera arte ez dugu EKOtopakaeta ospatuko, hilabete honetan ez izanez gero CPAEN/NNPEK-ko egutegia eskuratu dezakezu doainik EKOmerkatuan edozein elikagai ekologiko erosiz.
Egutegia EKOmiradas argazki lehiaketaren 12 argazki irabazleekin argitaratu da. Kontsumitzaileei zuzenduta, hilero argazkien deskribapen bat jasotzen du bertako fruta eta barazkien kontsumoari buruzko informazioarekin batera, produktu ekologikoen, bertakoen eta sasoikoen kontsumoa sustatzeko helburuarekin. CPAEN/NNPEKek antolatzen dituen azoka eta ekitaldi finko nagusien egutegia ere erakusten da, hala nola EKOtopaketa eta EKOmerkatua.
ABENDUAREN 6AN EKOMERKATURA JOANGO DIREN POSTUAK
• Elkea/Hazialdeko . Lekale eta Olioa. Bakedano eta Artajona
• El puente viejo. Barazkiak. Caparroso
• Axuribeltz. Gazta. Iturgoyen
• Lakabe. Ogia eta pastak
• Pittika. Gazta. Erratzu
• Ekollaondo.Gazta eta arrautzak. Goldaratz
• Ecológicos Aranda. Olioa. Faltzes
• Javier Anocibar.Patatak eta lekaleak. Munarriz
• Erlan. Eztia. Izurzu
• Ekosagar. Sagar zukua. Oscoz
• Erlandere. Eztia. Arbeiza
• Larrezabal. Gazta. Altsasu
• Puesto Invitado: Bodegas Azpea. Ardoa. Irunberri
• Puesto Invitado: Horta de Ximo. Fruta. Valentzia



