Ekomerkatua 6. Urteurrena ospatuko du kontsumitzaileentzat zozketa eta gosaria prestatuz

01/03/2026

Nafarroako elikagai ekologikoen merkatuak seigarren urteurrena ospatuko du martxoaren 7an, 10:30etik 14:00etara. Ekomerkatua duela 6 urte hasi zen hilabetez hilabete,  40 ekoizle ekologikok baino gehiagok produktu ekologiko eta lokalen eskaintza zabala hurbildu dute Iruñeko erdigunera, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagune bat ahalbidetuz, Nafarroako nekazaritza ekologikoari buruz hitz egiteko, ezagutzeko eta partekatzeko leku bat. Nafarroako produktu […]

Jarrai gaitzazu

Nafarroako elikagai ekologikoen merkatuak seigarren urteurrena ospatuko du martxoaren 7an, 10:30etik 14:00etara.

Ekomerkatua duela 6 urte hasi zen hilabetez hilabete,  40 ekoizle ekologikok baino gehiagok produktu ekologiko eta lokalen eskaintza zabala hurbildu dute Iruñeko erdigunera, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagune bat ahalbidetuz, Nafarroako nekazaritza ekologikoari buruz hitz egiteko, ezagutzeko eta partekatzeko leku bat. Nafarroako produktu ekologikoak nekazaritza ekologikoa zabaltzea helburu duten hainbat jarduerarekin nahastuz.

Helburua EKOmerkatua Nafarroako kalitatezko produktuak eta produktu ekologikoak sustatzeko erakusleiho izatea da, tokiko ekoizleei lagunduz eta planetaren iraunkortasunari lagunduz, kontzientzia soziala eta ekologikoa sortzen ere laguntzen baita.

Besteak beste, Nafarroako hainbat tokitako produktu ekologikoak, ogia eta Artzibarreko pastak, Imotz ibarreko arrautzak, Iturgoiengo gaztak edo Caparrosoko sasoiko barazkiak egongo dira merkatuan. Azpea upeltegien postu gonbidatuarekin ere.

Seigarren urteurrena ospatzeko CPAEN/NNPEKeko lehendakaria, María Josefa Arrondo eta Ekomerkatuko presidentea, Joxean Iturralde, bertaratzen diren guztientzat topa egingo dute 12:00etan.

Eskerrak emateko, erosketa-orga bat zozketatuko da goiz horretan Ekomerkatuan erosten dutenen artean.

MARTXOAREN 7an EKOMERKATURA JOANGO DIREN POSTUAK. 10:30-14:00

1.- Elkea/Hazialdeko. Lekaleak eta Olioa. Bakedano eta Artajona

2.- El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso

3.- Axuribeltz. Gazta. Iturgoien

4.- Lakabe. Ogia eta pastak

5.- Pittika. Gazta. Erratzu

6.- Ekollaondo. Arrautzak. Goldaraz

7.- Ecológicos Aranda. Olioa. Falces

8.- Javier Anocibar. Patatak eta lekaleak. Munarriz

9.- Ekosagar. Sagar zukua. Olkotz

10.- Puesto Invitado: Bodegas Azpea. Ardoa. Irunberri

10 produktore ekologiko 2026ko lehenengo Ekomerkatuan

10 produktore ekologiko 2026ko lehenengo Ekomerkatuan

Nafarroako elikagai ekologikoen merkatua otsailaren 7an,hilabetearen lehen larunbatean, itzuliko da Iruñeko autobus geltoki zaharrera. Datorren larunbateko EKOmerkatua Nafarroako sasoiko elikagaiei balioa emanez hasiko da, neguko barazkiekin eta beste produktu...