Nafarroako elikagai ekologikoen merkatua otsailaren 7an,hilabetearen lehen larunbatean, itzuliko da Iruñeko autobus geltoki zaharrera.
Datorren larunbateko EKOmerkatua Nafarroako sasoiko elikagaiei balioa emanez hasiko da, neguko barazkiekin eta beste produktu ekologiko batzuekin (gazta, arrautzak, olioa, zukuak…).
Tokiko produktu horiek, biodibertsitatea errespetatzen dutenak, merkaturatzeko bide laburretan laguntzen dute, bai eta nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko apustua egiten ere. Artzibarreko ogia eta pastak, olioa, Caparrosoko sasoiko barazkiak, arrautzak, pasta eta lekaleak…
Helburua EKOmerkatua Nafarroako kalitatezko produktuak eta produktu ekologikoak sustatzeko erakusleiho izatea da, tokiko ekoizleei lagunduz eta planetaren iraunkortasunari lagunduz, kontzientzia soziala eta ekologikoa sortzen ere laguntzen baita.
Gainera, oraingo honetan, Horta de Ximoren postu gonbidatua izango dugu laranjekin, limoiekin eta mandarina ekologikoekin Valentziatik.
Otsaileko Ekotopaketa
Ekomerkatu honek ez du Ekotopaketarik izango, baina otsailaren 26an izango da, 20:00etan, Geltoki jatetxeko Ion Gulina sukaldariarekin. Sukaldari gonbidatu gisa, Caparrosoko El Punte Viejoko zerba plater bat egingo du zuzenean, bere orrien pestuarekin eta Euskal Txerriko papada carpaccioarekin. Ekitaldia Geltoki Tabernako beste hiru elaboraziorekin osatuko da.
PRODUKTOREEN ZERRENDA OTSAILAREN 7 EKOMERKATUA. 10:00-14:00
- Elkea/Hazialdeko. Lekaleak eta olioa. Bakedano eta Artajona.
- El puente viejo. Barazkiak. Caparroso
- Gaztanbera, gazta eta arkumea. Iturgoien
- Pastak eta ogia. Lakabe
- Behi gazta. Erratzu
- Arrautzak. Goldaratz
- Ecológicos Aranda. Olioa. Falces
- Javier Anocibar. Lekaleak. Munarriz
- Sagar zukua. Oscoz
- Postu gonbidatua: Horta de Ximo. Laranja eta mandarinak. Valencia



