
Aktibitatea

Iruñeko EKOmerkatua leial itzuliko da hileko lehen larunbatarekin duen hitzordura; oraingoan, hamabost postu izango ditu, eta hemen ekoitzitako elikagai ekologikoak ekarriko dituzte Nafarroako hiriburura. Erosteko aukera bat, baina baita ekoizpen ekologikoan lan egiten duten pertsonak bertatik bertara ezagutu eta harremanetan jartzeko ere.
Jarrai gaitzazu Nafarroa Ekologikoaren Instagram eta Facebooken eta ez galdu ezer!